Herrira jaisteko irrikaz da Trapujale
Ostegunzuria da gaur. Lezoko inauteriak hasiko dira. Martizkone baserria uzteko prest da Trapujale, herrigunera jaitsi nahi du.
Gaur hasiko dira Lezoko inauteriak, Ostegunzuria da. Trapujale desiatzen ari da berriz ere Jaizkibeldik, Martizkone baserritik, herrira jaisteko. Arratsaldean egingo du agerraldia lehenik Lezo Herri Eskolan egingo dioten harreran (16:00) eta ondorengo harrera nagusian (19:30). Ez ditu urrun izango Marinazkane eta zazpi zirikuak (Tiñel, Aller, Ixku, Sats, Let, Sumi eta Munttar). Arratseko ekitaldian, 20:00ak aldera, Trapujale Saria emango diote Lezoko Dantzazaleak taldeari.
Handik aurrera, eta asteartera arte, inauteriena izango da herria. Asko izango dira mozorroen festara batzeko aitzaki eta arrazoiak. Asteartean, Asteartebeltzean, ustez Trapujale epaituko dute. Beheko koadroan dago Lezoko inauterien egitarau osoa.
Trapujaleren jatorriaz eta izaeraz azalpenak egiteko, Mikel Susperregik (testuak) eta Lander Zurutuzak (ilustrazioak) ipuin ilustratua egin zuten 1990ean. Hemen klik eginda Lezoko ikus daiteke altxor hori.
Gaur, Ostegunzuri
- 16:00: Trapujale Txikia. Lezo Herri Eskolak Trapujaleri harrera eta ongietorria egingo dio.
- 19:30: Trapujaleren jaitsiera. Martizkone baserritik aterako eta TGLUMEko taldeak alaiturik eta Alde Zaharreko Joaldunen laguntzarekin. Pregoia eta arranpuila.
- 20:00: Trapujaleren lagunak omentzen. Aurtengo oroigarri bereziaren banaketa: Lezoko Dantzaleak jasoko dute Gurutze Santuaren plazan.
Bihar, Ostiralori
- 10:00: Kalejira herrian zehar Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleekin.
- 10:30: Lezo Institutua eta Lezo Herri Eskolako ikasleen eskutik Ekosistemak emanaldiaren ikuskizuna Bekoerrota kiroldegian.
- 11:15: Trapujale festa Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen eskutik Gurutze Santuaren plazan. Eguraldi txarra egingo balu, Karlos Saldise plazan.
- 17:30: Sorgin Dantza eta Zirkuen kalejira Gurutze Santuaren plazan hasi eta bukatuta.
- 18:30: Desfilea herrian zehar Lezoko Dantzazaleen eskutik.
- 19:30: Lorezainen dantzak Lezoko Euskal Dantzazaleen eskutik Gurutze Santuaren plazan. Eguraldi txarrarekin Karlos Saldise plazan.
- 20:00: Kartelada.
Etzi, Larunbatgorri
- 11:15: Kalejira Murixka Dantza taldearen lokaletik abiatuta (Kale Nagusia) Gurutze Santuaren plazaraino. Eguraldi txarra eginez gero, 12:00etan Karlos Saldise plazan. Jarraian dantza emanaldia.
- 12:30: Kantujira Aiton Bordatik abiatuta.
- 17:00: Desfilea San Pedro auzotik abiatuta. Gaia: Marrazki bizidunak.
- 18:00: Karro-poteoa herritik zehar Karlos Saldise plazatik abiatuta.
- 20:30: Mozorro festaren aurkezpena Gurutze Santuaren plazan.
- 21:00: Mozorro afari herrikoia Koldobike Gezala pilotalekuan.
- 23:30: Elektrotxaranga: Matraka.
Astelehenarre, otsailak 12
- 17:00: Kalejira herriko kaleetan zehar eta ondoren dantzaldia Gurutze Santuaren plazan.
Asteartebeltz, otsailak 13
- 15:15: Lezo Herri Eskolako ikasleen eskutik, epaiketa txikiaren antzezpena eskolako jolastoki estalian. Hirugarren zikloko ikasleek Trapujaleren epaiketa eta erreketa antzeztuko dute.
- 16:00: Txokolatada Lezo Herri Eskolan.
- 19:00: Trapujaleren epaiketa Gurutze Santuaren plazan. Jarraian herio bidaia.