Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Hasi da Trapujaleren eta lezoarren festa

Hasi dira Lezoko inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin. Lezoko Dantzazaleak taldeari aitortza egin diote, Trapujale Sariarekin.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/02/08

Trapujalek ez du hutsik egiten. Agintzen badu Lezora jaitsiko dela, hala egingo du. Eta gaur ere egin du. Lehenik Herri Eskolan eta ondorenean Gurutze Santuaren plazan harrera gozoa egin diote Jaizkibelgo Martizkone baserritik jaitsi den festazaleari. Hori baita Trapujaleren asmo bakarra: festaz, inauterietaz gozatzea. Joaldunak zituen zain herrian 19:30erako, eta herrigunean emandako biran konfirmatu du herria bere lekuan dagoela, iazko Asteartebeltzeko epaiketa lazgarritik ez dela ia deus aldatu, alegia. Agian ez zen konturatuko, baina alkatea behintzat iazkoarekin alderatuta ezberdina da. Batzuetan despistatzen da Trapujale.  Normala: hainbeste lezoar zituen haren alboan! Euri tanta lauso batzuk izan dira harreran zehar.

– Trapujale, zu etorri eta euria!, esan dio herritar batek.
– ……….. ……… … …  …. ….. ….. … ……….. [Zerbait esan du Trapujalek. Baina ez zaio deus ulertu. HITZAk haren eskuetako keinuen arabera honakoa interpretatu du: “Ziur Marinazkanek eta zirikuek zer ikusi izango dutela!”].

Edonola ere, festa Lezon. Eta festetaz ari garela, jai giroko herriko ospakizunetan ezinbesteko bihurtu den eragileari Trapujale Saria ematea erabaki du inauterietan herriari izaera ematen dion Trapujale Taldeak: Lezoko Dantzazaleak taldeari. Trapujalek, zuzen, tokia eman die Dantzazaleei, pertsonaiak jakin baitaki noiz izan behar duen protagonista, eta noiz ez. Tira, bere izena duen saria izanik, esan beharra dago ere Dantzazaleen aitortzan present izan dela Martizkonekoa.

Iker Salaberria Kultura zinegotziak egin du sari ematearen aurreko hitzaurrea. Erreferentzia egin die euskal kulturak nazioa egiteko duen indarrari buruz oso ezagun egin diren bi esaldiri, eta kantatzen nahiz dantzatzen duten herriak ez direla inoiz hilko nabarmendu du horietan. “Baina egoera hau baliatuz, nik hirugarren bat erantsiko nuke. Bere mitoak eta ohiturak sortzen dituen herri bat ere ez da inoiz hilko. Azkenean, kantatzeak, dantzatzeak, gure ohiturak sortzeak eta birsortzeak elkartu egiten gaitu. Herri bizitza sortzen du. Nor izaten laguntzen digu. Eta herri kontakizuna sortzen du. Alegia, herria biziarazten du horrek guztiak, eta Lezo azkenean nor bere herria izan dadin laguntzen du. Gaurkoan azken hamabost urtean Lezoko kaleak eta auzoak dantzaren bidez alaitu dituen taldeak jasoko du oroigarria”. Salaberriak azaldu du dantzaren bidez herri bizitza elikatu dutela Lezoko Dantzazaleek, eta eskutik elkar hartuta Lezo bizi daitekeela, Lezoko bizitza indar daitekeela. “Horregatik merezi dute oroigarri hau”.

Hunkituta hartu dute mikrofonoa Dantzazaleek. Taldekide mordoska bildu da saria jasotzera, herritarren txalo artean. Zinez eskertu dute saria jaso izana, Trapujale Taldea goretsi dute horregatik. “Duela hamabost urte elkartu ginen plazetan euskal dantzak dantzatzeko asmoz. Hamabost urte geroago hemen jarraitzen dugu helburu eta ilusio berberarekin. Gure taldea hasieratik izan da irabazi asmorik gabekoa, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu udalari lokala eskaini eta beti laguntzeko prest egoteagatik”. Taldean izandako den-denei ere eskerrak eman dizkiete, egungo kideengatik nahiz taldean izan direnengatik ez balitz, kultur egitasmoa ez litzatekeelako aurrera aterako. Gogoan izan dituzte haien artean ez dauden bi dantzari: Mari Jose Bandres eta Mila Leranoz. “Dauden lakuan daudela, gaurkoan ere hemen gaude gurekin. Hau zuengatik da! Gora Lezo! Gora Dantzazaleak! Kultura herrian eta herriarentzat egiten jarraituko dugu. Gora Trapujale!”.

Inauteriak hasi dira. Joan daitezela egoki. Errespetuan, berdintasunean, eta festa giro jatorrean.

Lezoko inauteriak 2024. Trapujaleren etorrera (2024-02-08)

Lezoko inauteria. Egitaraua.

Bihar, Ostiralori

  • 10:00: Kalejira herrian zehar Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleekin.
  • 10:30: Lezo Institutua eta Lezo Herri Eskolako ikasleen eskutik Ekosistemak emanaldiaren ikuskizuna Bekoerrota kiroldegian.
  • 11:15: Trapujale festa Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen eskutik Gurutze Santuaren plazan. Eguraldi txarra egingo balu, Karlos Saldise plazan.
  • 17:30: Sorgin Dantza eta Zirkuen kalejira Gurutze Santuaren plazan hasi eta bukatuta.
  • 18:30: Desfilea herrian zehar Lezoko Dantzazaleen eskutik.
  • 19:30: Lorezainen dantzak Lezoko Euskal Dantzazaleen eskutik Gurutze Santuaren plazan. Eguraldi txarrarekin Karlos Saldise plazan.
  • 20:00: Kartelada.

Etzi, Larunbatgorri

  • 11:15: Kalejira Murixka Dantza taldearen lokaletik abiatuta (Kale Nagusia) Gurutze Santuaren plazaraino. Eguraldi txarra eginez gero, 12:00etan Karlos Saldise plazan. Jarraian dantza emanaldia.
  • 12:30: Kantujira Aiton Bordatik abiatuta.
  • 17:00: Desfilea San Pedro auzotik abiatuta. Gaia: Marrazki bizidunak.
  • 18:00: Karro-poteoa herritik zehar Karlos Saldise plazatik abiatuta.
  • 20:30: Mozorro festaren aurkezpena Gurutze Santuaren plazan.
  • 21:00: Mozorro afari herrikoia Koldobike Gezala pilotalekuan.
  • 23:30: Elektrotxaranga: Matraka.

Astelehenarre, otsailak 12

  • 17:00: Kalejira herriko kaleetan zehar eta ondoren dantzaldia Gurutze Santuaren plazan.

Asteartebeltz, otsailak 13

  • 15:15: Lezo Herri Eskolako ikasleen eskutik, epaiketa txikiaren antzezpena eskolako jolastoki estalian. Hirugarren zikloko ikasleek Trapujaleren epaiketa eta erreketa antzeztuko dute.
  • 16:00: Txokolatada Lezo Herri Eskolan.
  • 19:00: Trapujaleren epaiketa Gurutze Santuaren plazan. Jarraian herio bidaia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.