Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Emanaldi magikoak eskaintzen jarraitzeko prest dira

Aretoak lepo beteta uzten jarraitzeko asmoa dute Jarana taldea osatzen duten abeslari jubilatuek. Orain arte eskainitako saioek arrakasta handia izan dute, «sorpresa handia» eraman dute ikusleek.

Larunbatean Errenteria-Oreretan egindako emanaldiaren irudi bat. HITZA.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/02/09

Joan den larunbata egun berezi bezain gozoa izan zen Pasaiako Jarana taldekoentzat. Izan ere, Errenteria-Oreretako Niessen aretoa txiki utzi zuten, Victor Hugoren Miserableak obran oinarritutako musikalarekin. Orain arteko emanaldietan bezala, jakin-mina piztu zuen saioak, ez zen eserleku bakar bat ere libre geratu. Sorpresa ederra hartu zuten taldeko kideek, ez baitzuten halako arrakastarik espero herritik kanpo. «Egun magikoa» izan zela aitortu dio hitza-ri zuzendari lanetan dabilen Iñigo Ortega Martinez antxotarrak. «Gure sorpresarako, aretoa lepo bete zen eta publikoa bitan altxatu zen txalotzera, ederra izan zen».

Pasaiako Itsas Festibalaren bigarren edizioan eman zuten oholtzetara igotzeko pausoa, ordura arte kantuan aritzen baitziren bakarrik, abesbatza moduan. Ortegak ezagutu eta berehala haiekin antzerkiaren munduan murgiltzea otu zitzaion. «Musikala egiten zuten lehen. Ekaitz Gonzalez Urretxu aktorea laguna dut eta hura ere igo zen barkura. Victor Hugoren obraren trailer moduko bat egin dugu, erakargarria, jendea eleberria irakurtzera edota filma ikustera animatzeko». Jubilatuak dira abeslari gehienak, baina badira gazteagoak. «Hiru belaunaldi daude oholtzan, ederra da».

Abeslariak afizionatuak badira ere, abeslarien, Gonzalezen eta pianista profesionalaren arteko batura hori «oso berezia» dela aitortu du Ortegak, hor dagoela arrakastaren gakoetako bat: «Eszenaratzea indartsua da, oso landua. Antzerki profesionalean askotan gertatzen da teknikoki sekulako nibela duela obrak, baina askotan ez da ezer iristen besaulkietara. Gero eta gehiago gertatzen da hori. Jendea hotz geratzen da maiz, hori ikusi dut, eta jubilatuekin ez da pasatzen. Magia sortzen da. Ikusleek beti sorpresa handia eramaten dute».

Lau haizetara zabaldu nahi dute orain haien artea, Errenteria-Oreretako esperientziak asko bete baititu konpainiako kideak: «Beste herri batera joatea da asmoa eta bertako jendea xaxatzea, harremanak egitea eta gurekin batera kantuan aritzea, saretzea azken finean. Herrigintzatik asko du honek. Ez gaude kantari edo aktore profesionalak sortu nahian. Erreminta batzuk ematen dizkiegu plazaz plaza eskaini dezaten haien artea. Garrantzitsuena bertan egiten ditugun harremanak dira, topaketa berezi hori». Horregatik, ingurutik jasotzen dituzten deiei erantzuteko prest dira Jaranakoak. «Ez dugu ezezkorik emango, ondoko herri bizilagunengana joatea eta haiekin gozatzea plazera da beti».

Obra berria

Azken emanaldiek izandako arrakasta ikusirik, aurrera jarraitzeko zalantzarik ez dute izan taldekoek. Ortegak aipatu du dagoeneko obra berri batean ari direla lanean, Mocedades taldearen abestietan oinarritutakoa. «Ez diogu taldeari omenaldi bat egingo. Asmoa da 1970-80ko hamarkadetan taldekoak nola bizi ziren, zein ohitura zituzten edota zein testuinguruan bizi ziren islatzea. Mocedadesen abestiak aitzakia izango dira hori kontatzeko». Datarik ez badute ere, urte bukaeran estreinatuko dute. Adi egon daitezela, beraz, pasaitarrak eta inguruko herritarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.