inauteriak

Erriol(h)andian ez da atrakziorik falta

Orereta Ikastolako txikienek arratsaldez egin dute Inauterietako desfilea, Erdialdeko kaleetan barrena. Autotxokeak, ahateak, trena... atrakziorik ez da falta Erriol(h)andian.

Orereta Ikastolaren Inauterietako desfilea. Orereta Ikastolaren Inauterietako desfilea.

Orereta Ikastolako txikienek kolorez bete dituzte kaleak gaur. Arratsaldez irten dira haiek, Esmalteriako Ikastolaren eraikinetik abiatu dira, aurretik, Koldo Mitxelena plazan dantzatu ostean. Haiek ikustera gerturatu diren guraso eta senideek gogotik txalotu dituzte. Erriol(h)andian ez dela atrakziorik falta argi utzi dute: autotxokeak, ahateak, trenak…

Inauteri giroa gogotik zabaldu dute kaleetatik barrena Herriko Plazan geldialdia egin, eta Agirre Lehendakariaren plazan desfilea bukatuta.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.