'Gari eta Goroldiozko' liburua landuko dute, Anari Alberdi idazlearekin
Astelehenean izango da irakurketa klubaren hurrengo hitzordua, San Pedron.
Pasaiako Udalak liburutegietako euskarazko irakurketa klubaren hurrengo hitzorduaren berri eman du. Astelehenean (hilak 12) bilduko dira, San Pedroko liburutegian, 19:45ean.
Saio honetan Anari Alberdiren Gari eta Goroldiozko liburua landuko dute partaideek. Egilea bertan izango dela aurreratu dute.
Parte hartzea doakoa da eta ez da izenik eman beharko aurretik.