Herriko bost pilotalekuko argiteria aldatzen ari dira
Led motako argiteria instalatzen ari dira. Foku berri hauekin energia erabilera %50ean murriztuko dela diote udaleko iturriek.
Oiartzungo Udala, “herri jasangarriagoa izateko” esku artean dituen proiektuen artean, instalakuntza publikoetako energia kontsumoa murrizteko lanean dabil, hainbat proiekturekin. Horietako batean aritu dira lanean azken asteetan, herriko bost pilotalekuetako argiteria berritzen aritu baitira: Madalensorokoa, Kontzejupekoa, Arraguakoa, Iturriotzekoa eta Gurutzekoa.
Orain arte halogenuro metaliko motako luminariak zituzten eta elektrizitate kontsumo handia dutela ondorioztatu du udalak. Horregatik foku hauek kendu eta Led motakoak jarri dituzte: “energia erabilera erdia baino gehiago murriztuko da era honetan”, diote udaleko iturriek.
Udalak 86.000 euroko inbertsioa egingo du.