'Hitz Esana' poesia emanaldia, otsailaren 16an

Mejillon Tigre kolektiboaren irakurketa dramatizatua ekarriko dute Antxora. Emanaldia 21:00etan hasiko da, kultur etxean.

Antxoko Topaguneak, datorren otsailaren 16rako (ostirala), Hitz Esana irakurketa dramatizatua antolatu du. Mejillon Tigre kolektiboarena da poesia emanaldia, eta udaleko Euskara Sailak gazte taldeekin elkarlanean antolatu du. Datorren asteko ostiralean, beraz, gaueko 21:00etan elkartuko dira Pasai Antxoko kultur etxean.
 
Sarrera doakoa eta librea izango da, aforoa bete artean.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.