Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Inurri lanaren bidez lortu dute iristea ‘wikiOiartzun’ parekidera

Oiartzungo Wikiemakumeak taldea jo eta su ari da biografiak osatzen, fitxaketa berriekin. Herriko gizon eta emakumeen biografien artean parekidetasuna lortu dute. Ez dute geratzeko asmorik.

oiartzungo wikiemakumeak Josune Igoa eta Izaskun Madariaga, taldeko kideak, KzGunearen parean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/02/09

Oiartzungo Wikiemakumeak taldea pixkanaka ari da Wikipedia Interneteko entziklopedia elikatzen. Orain dela urtebete pasatxo, haiek emandako datuen arabera, euskarazko Wikipedian biografia duten oiartzuarren %38 bakarrik ziren emakumeak (batez bestekoa baino zenbaki altuagoa, hala ere).

Orain parekidetasunera iritsi dira: biografiatuen erdia dira emakume eta beste erdia gizon. Lau lagunek osatzen dute taldea: hasieratik dauden Jaione Ugaldeburuk, Izaskun Madariagak eta Josune Igoak, eta fitxaketa batek: Facebooken Elia Ibarrondo izena darabilen neska gazteak. Fitxaketa horrek, baina, Oiartzundik milaka kilometrora elikatzen du Wikipedia: Errusiatik. Sei hizkuntza menperatzen ditu, tartean euskara. «Euskalduna da, eta euskaltzaletzat du bere burua», esan du Madariagak. Aleksei Stakhanoven moduan, produkzio handiko ekarpena egiten ari zaio proiektuari: aurten 47 artikulu egin ditu, gehienak itzulpenak. Gainera, taldea Oiartzundik kanpo zabaldu da, eta Agustina Pontesta lezoarrak ere bat egin du taldearekin.

Madariagak errepasoa eman dio orain arte egindakoari: 70 sarrera berri sortu dituzte, 161 itzuli, eta beste 29 «hobetu». Igoak, zeinak beti kultura gaietara jotzea atsegin duen, azken horien adibide bat jarri du: «Maria Galiana aktorearena —Cuéntame-ko amonaren papera jokatzen du— hobetu nuen. Oso sinple itzulita zegoen, eta gauza batzuk gehitu nituen, oso emakume interesgarria delako. Gero egongo da toponimiaren bidea hartzen duena, edo dibulgazio zientifikoarena…».
Orain arte egindakoaren zerrenda aurki daiteke honako helbide honetan. Bertan, egindako lana zein den kontsultatu ahal izateaz gain, proposamenak egin daitezkeela gogorarazi dute Igoak eta Madariagak. «Bakoitzak bere gustu eta sinismenak izango ditu, baina denetarik egotea komeni da», esan du Igoak.

Elkarren artean nola koordinatzen diren azaldu du: «Izaskunek bidaltzen dizkit mezuak: ‘Hau sinple samar zion, Josune. Bete ezan pixka bat gehiago’, edo ‘Beste hau gaztelaniaz zion, euskaraz ez zaukan, eta itzul ezan’». Madariagak aitortu duenez, albiste batean norbaiten berri izaten duen bakoitzean egiten duen lehenengo gauza da ea Wikipedian dagoen. Ez badago, teklatura, lanera.

Bakoitza bere etxetik aritzen da lanean, Whatsappa erabiltzen dute harremanetan jartzeko, baina hilean behin —hirugarren astelehenean— elkartzen dira KZgunean. Hurrengo wikibilera hilaren 19an izango da, 17:00etatik 19:00etara izango da. Proiektuan parte hartu nahi dutenei gonbita egin diete bertako kide izan dezaten.
Datozenak

Oiartzungo Wikiemakumeak taldea ez da Wikipedia elikatzera bakarrik mugatu. Pasa den astean Zarautzen izan ziren, antzeko talde bat osatzeko interesa duen bertako emakume bati beren lanaren berri ematen. Bestalde, aurreratu dute martxoaren 21ean Wikiemakumeok DOnK dokumentala emango dutela Oiartzunen, Korrika Kulturalaren barruan.

Aurtengo bileren egitaraua, KzGunean

  • Hilak 19: 17:00etatik 19:00etara.
  • Martxoak 18: 10:30etik 12:30era.
  • Apirilak 13: 17:00etatik 19:00etara.
  • Maiatzak 20: 10:30etik 12:30era.
  • Ekainak 17: 17:00etatik 19:00etara.
  • Uztailak 15: 10:30etik 12:30era.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.