Pasaiako portutik bederatzi miliara ontzi bat hondoratzen ari da
Ur bide bat izan du 'Maria Reina Madre' ontziak eta 09:00etan sorospen hotsa egin dute. Tripulazio osoa salbatu dute eta onik dira.

Atzo 00:00etan Lugoko portutik irten zen Maria Reina Madre ontzia hondoratzen ari da Pasaiako portutik bederatzi miliara. Guardia Zibilak jakinarazi duenez Itsas Salbamenduak 09:00etan jaso du sorospen hotsa ur-bide bat izan duelakoan ontziak, eta, beraz, barkua hondoratzen hasi dela ohartarazi dute.
Bertako hamalau arrantzaleak salbatu egin dira ontziko salbamendu ontziei esker eta bertan itxaron dute, itsas zabalean, Itsas Salbamentuak erreskatatu dituen arte. Onik erreskatatu dituzte langileak.
Eguerdian Guardia Zibilak baieztatu du hondoratu egin dela ontzia, flotagarritasuna berreskuratzeko maniobrek ezin izan dutelako hondoratzea gelditu.