'Breviario de ecologia libertaria' liburua aurkeztuko dute asteazkenean
Carlos Taibo idazleak egingo du aurkezpena Xenpelar Etxean, 19:00etan.
Carlos Taibo idazlea. Argazkia: Wikimedia Carlos Taibok Breviario de ecologia libertaria liburua aurkeztuko du etzi, asteazkena. Xenpelar Etxearen lehenengo solairuan izango da aurkezpena 19:00etan hasita.
GOT Grupo Oarso Taldeak antolatu du hitzaldia. Taldearen esanetan, liburua tresna egokia da hainbat eztabaida bideratzeko. Hala nola, autokudeaketaz eta ekologiaren gaineko eztabaida handiez aritzeko—desazkundea eta kolapsoa— edota gertukoagoak ditugun eztabaidetarako ere —eolikoak, edota agenda 23—.
Taibo (Madril, 1957) idazlea eta editorea da, eta Administrazioetako eta Politika Zientzietako irakasle erretiratua. Altermundialismoaren, desazkundearen, zuzeneko demokraziaren eta anarkismoaren defendatzailea, hogeita hamar liburutik gora idatzi ditu
Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.
