Manifestaziora deitu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak otsailaren 17an, larunbata. 60 eragile eta elkartek babestu dute genozidioaren aurka eta Palestinaren aldeko protesta.
Herrera kaleko bizilagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuko kideek agerraldia egin dute gaur, Eskalerillaseko eraikina ez dezatela bota aldarrikatzeko.
Marea biziengatik eta itsaso zakarragatik Donibaneko alde zaharreko kaleak hartu zituen itsasoak larunbat gauean.
Eguraldiaren su-etena baliatuta, desfile koloretsua egin zuten lezoarrek larunbat arratsaldean herrian zehar.
Inauterietako larunbata oso biziduna izan zen Donibanen. Marrazki bizidunen gaiari umorez eta imajinazioz eutsi zioten sanjuandarrek.
Etxebizitza politiken gaineko adierazpenak egin zituen atzo Podemos Euskadik. Errenteriako Udalak udalerria tenkatutako eremu izendatzeko eskaera ere izan zuten hizpide, eta eredu gisa jarri.
Hibaikaren hiru ontzi aritu ziren Oriako jaitsieran; Senior emakume eta gizonak, eta Gazte Mailako mistoa.
Euria eta haize bortitza iragarrita daudenez, Lezoko Udalak erabaki du bertan behera uztea inauterietako gaur arratsaldeko jarduerak.
Errenteria-Oreretako Aurrera tabernako zerbitzariak euskararekiko "mespretxuz" eta oldarkor erantzun zion euskaraz eskatu zuen bezero bati euskalgintzako hainbat kidek salatu dutenez.
Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza jaso dute filmean. Patxi Bisquert da arduraduna, eta Juanba Berasategi zenarekin ondu zuen filmaren ideia. Auzolanean ekoitzi dute proiekzioa.
100 urte egin zituen Touringek iaz; ostiralean jarriko diete ginga mendeurrenari.
Aurtengo gizonen txapelketan 78 bikotek eman dute izena, eta asteburuan zazpi partida jokatu dituzte. Emakumeena apirilean hasiko da.