Auzoetako emakume elkarteek bazkaria egingo dute Martxoaren 8an

Bazkarirako txartelak gaurtik martxoaren 1era arte izango dira salgai Mirentxu liburu dendan eta hainbat emakume elkarteetan.

Martxoak 8ko auzoetako emakume taldeen jaialdia

Martxoaren 8aren harira, bazkaria antolatu dute Errenteria-Oreretakko auzoetako emakume elkarteek. Merkatuzarren izango da bazkaria. Horretarako txartelak gaurtik martxoaren 1era arte izango dira salgai Mirentxu liburu dendan, eta Alaia (Agustinak), Erlontzi (Beraun), Patxiku Zelaia (Erdialdea), Laguntasuna (Gabierrota), Gure Leku (Galtzaraborda), Itzatu (Olibet), eta Lore Toki (Pontika) auzoetako emakume elkarteetan.

Prezioa, 17 euro, eta tartean, menu beganoa aukeran.

Auzoetako emakume elkarteek bazkarira joatera animatu dituzte herriko emakume guztiak, “gure programak 40 urte bete ditu, eta topaketarako eguna izatea nahi dugu”.

Menuak

  • Entsaladilla errusiarra
  • Iberikoak
  • Baserriko oilaskoa eta txerri saiheskiak parrilan
  • Ezeizako pasteltxoak
  • Kafea
  • Edariak

Menu begetarianoa

  • Entsalada mistoa
  • Kroketa beganok
  • Risottoa
  • Berdura lasaña
  • Piña
  • Kafea
  • Edariak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.