Larunbatgorriko kalejira, sekulakoa
Eguraldiaren su-etena baliatuta, desfile koloretsua egin zuten lezoarrek larunbat arratsaldean herrian zehar.
Larunbatgorria euritsua izan zen Lezon ere bai. Baina aterruneak ere izan ziren. Horietako bat baliatuta herri desfilea egin zuten Herri Eskolako estalpetik hasita. Lezoarrek euren imajinazioak eta inauterietako gogoak mugarik ez duela azaldu zuten, eta hori guztia kalera atera zuten desfile koloretsuan. Mozorroak eta taldeak, askotarikoak. Umorea, sekulakoa.
Ondokoak, desfile horretako hainbat irudi eta bideoa dira, lezoarrek HITZAra bidalitakoak.