Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Palestinako herriari, arnasa

Manifestaziora deitu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak otsailaren 17an, larunbata. 60 eragile eta elkartek babestu dute genozidioaren aurka eta Palestinaren aldeko protesta.

Orereta Palestinarekin Herri dinamikak manifestaziora deitu du, eragile ugarirekin batera.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/12

Kezkatik eta egonezinetik abiatu zuen talde lana. Gaur ere kezkatik, amorrutik eta batez ere elkartasunetik agertu da prentsa aurrera Orereta Palestinarekin Herri dinamika. Ez du bakarrik egin, Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko beste herrietako eragileekin batera aritu da. Zenbaki gordinak jarri ditu mahai gainean, izan ere, duela lau hilabete, Palestinaren kontrako inoizko erasorik bortitzena abiatu zuenetik, Israelek 28.000 tik gora palestinar hil ditu, horien artetik asko eta asko haur eta nerabeak.

Horren aurrean manifestaziora deitu du Orereta Palestinarekin dinamikak, eta ahalik eta handiena, jendetsuena izatea nahi dute. Bide onetik doaz, izan ere, hilabete baino gutxiago da atxikimendu kanpaina abiatu zuela, eta 60 eragile eta elkarteen babesa jaso dute manifestazioari begira. Otsailaren 17an, hurrengo larunbatean izango da manifestazioa, 17:00etan Herriko Plazatik abiatuta.

“Estatu sionistak Palestina okupatu zuenetik hamaika eraso eta bidegabekeria jasan ditu Palestinako herriak: lurren lapurreta eta behartutako desplazamendua, okupazioa, apartheida, sarraskiak, atxiloketak”, salatu dute dinamikaren izenean mintzatu diren hiru kideak. Israelen helburua argi dela gaineratu dute, “Palestina eta palestinarrak desagertzea”. Azken hilabetetakoari ere jarri dio izena, “genozidioa da”.

Gogor kritikatu ditu, gainera, nazioarteko erakundeak “bestaldera begira direlako”, baina baita gertuagokoak ere, tartean Eusko Jaurlaritza, edota foru aldundiak, “nora begira daude?”.

Dinamikak gainera, Palestinako herriaren “autodefentsarako” eta “erresistentziarako” eskubideak aldarrikatu ditu, “argi eta garbi utzi digute ez daukatela beste irtenbiderik, lurra, etxeak, uztak, bizitza bera galdu, edo beraiena dena erabakitzen duten moduan defendatzea”. Horrekin lotuta, Nazio Batuen Erakundearen 3.070 erresoluzioari egin diote erreferentzia, “Munduko edozein herriri aitortzen zaio autodefentsa eta erresistentziarako eskubidea erresoluzio horretan”.

Norbanakoz osatutako taldea

Orereta Palestinarekin Herri dinamika  “herrien arteko elkartasun internazionalistan” sinisten duten norbanakoek osatzen dutela ekarri dute gogora gaurko agerraldian, “gure helburua, Palestinako herriari elkartasuna adierazi eta pairatzen ari den sarraskia salatzea da”. Martxan jarri zenetik elkarretaratzeak, Palestinako banderen banaketa, kotxe karabanak, hitzaldiak eta udalean mozioa aurkeztu dutela gogora ekarri dute. EH Bildu eta Elkarrekin Errenteriaren babesarekin egin zuen aurrera mozioak; PSE-EE, EAJ eta PPk kontra bozkatu zuten.

Mozio horren harira, joan den ostiralean Palestinako bandera erraldoia jarri zuen udalak Kaputxinoetako biribilguneko mastan, herri sarreran.

Antolatutako ekintza gutzietan, herritar ugariren babesa jaso dutela jarri du dinamikak lehen lerroan, eta horretara deitu ditu Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko gainontzeko herritarrak, “larunbateko manifestazioak handia behar du Palestinak bizi duen genozidioaren salaketa bazter guztietara hel dadin”.

 

Atxikimendua erakutsi duten eragile eta elkarteak:

1. OGA
2. Piztu Lezo
3. Podemos Errenteria
4. Errenkoalde
5. Gaztelu Ostatua
6. Valentin Fotobideoa
7. ESK sindikatua
8. Begi Optika
9. Ikama
10. Manuel Taberna
11. Naiz tatto eta piercing
12. Arditurri errepublika askea
13. CCOO Oarsoaldea
14. CNT-AIT
15. Lurraren orena Lezo
16. Zintzilik Irrati Librea
17. Ekologistak Martxan
18. GOT
19. Alternatiba
20. ELA Oarso
21. Arraztalo taldea
22. AHT Ez Nafarroa
23. Touring F.T.
24. Gaztañoko A.E
25. Maritxu Sarea
26. LAB
27. Sortu
28. NATO eta EBren aurkako herri ekimena
29. Igantziko A.E.
30. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea
31. SARE
32. Emakumeen Mundu Martxa
33. Oreretako Emakumeen taldea
34. Bilgune feminista
35. Garaipen
36. Amalatz
37. Goiko eskola kultur gune okupatua
38. Arakne Lab
39. Ernai Orereta
40. BDZ Gipuzkoa
41. Zirika Oreretako Neska Gazteak
42. Hondare Groseko A.E
43. EHBildu Orereta-Errenteria
44. Askapena Donostialdea
45. AEK
46. Aita Mari
47. Xenpelar Bertso Eskola
48. Arditurri Alaberga A.E
49. Oarso Musika kolektiboa
50. Urdaburu mendizale elkarteko zuzendaritza taldea
51. Txerrimuño Baserria
52. Ameztegi Jaizkibelgo baso biziak taldea
53. OaingozHau
54. CGT-LKN
55. Larraka baratza taldea
56. Askabide klinika
57. Galtzaraborda auzo elkartea
58. Iruntzen emakume taldea
59. Lezoko zimena ttikia
60. Zamalbide Bentak auzo elkartea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.