Venezia txikia Donibanen
Marea biziengatik eta itsaso zakarragatik Donibaneko alde zaharreko kaleak hartu zituen itsasoak larunbat gauean.
Itsasoaren indarrak behartuta, Veneziaz mozorrotu zen larunbat gauean Donibane. Marea bizien eta itsaso zakarraren eraginagatik itsasoa berriz ere barrutiko kaleetara sartu zen, plazatik. Handik ezker-eskuin egin zuen itsasoak, Donibane kaleko alde banatara. Venezia txikia izan den inauterietako larunbatean Donibane.
Ez da lehen aldia itsasoa Donibanera sartzen dela. Ohituta daude sanjuandarrak. Hori kezka iturri da, haien sotoetara gehienbat sartzen delako ura, eta kaletak eragiten dituelako.
Ondokoa, larunbat gauean bildutako bideo sorta da, Eduardo Laboa sanjuandarrak HITZAra bidalitakoak.