Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bizilekua bota nahi diete

Herrera kaleko bizilagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuko kideek agerraldia egin dute gaur, Eskalerillaseko eraikina ez dezatela bota aldarrikatzeko.

Bizilagunak eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuko kideak, agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2024/02/12

Duela astebete esan zieten euren etxebizitzetatik atera behar dutela. Lau hilabeteko epea dutela horretarako. Trintxerpeko Herrera kaleko bizilagunak dira, Eskalerillas ondoan dauden blokean bizi direnak, alegia. 60 urte baino gehiago daramate han bizitzen. Horren arrazoia, Eusko Trenbide Sareak (ETS) Pasaiako Porturako trenbide besoa egin nahi duela, zamen garraiorako izango den trenbidea. Etxebizitza horrez gain, Kaiko Herrera eremuko hainbat pabiloi ere izango dira afektatuak trenbide berria medio. Horiek eraitsi behar dituzte, bota. “Bizilagun batzuei miseriazko kalte-ordain eskas bat eskaini diete. Beste askori kale gorria”.

Egoeraren berri emateko agerraldia egin dute gaur arratsaldean Herrera kaleko 10-11 sotoetako bizilagunek eta Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuko kideek eraikinaren atarian. Bizilagunen izenean Javi Perez hizlari, sindikatuaren eledun Martin Bautista. Han bizi direnen artean dezente dira adinekoak. Familiak dira. Hamasei etxebizitza daude blokean, eta hamabitan familiak bizi dira: bost etxejabeak dira, besteak ez. Gaiaz protesta egiteko banderolak indarrez eutsi dituzte agerraldian, oso kezkatuta, baina irmo. Bizilagunek, agerraldia hasi baino lehen, prentsari esan diote asko eskertzen dutela Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuaren laguntza.

ETS eta Pasaiako Portu Agintaritzak “inolako bizitoki alternatibarik eman gabe etxegabetu” nahi dituztela salatu dute: “Duela 60 urte baino gehiagotik gure bizileku den bloke hau bota, eta merkantzien garraiorako trenbide bat egin nahi dute. Gure senideak portuko langile zirelako iritsi ziren 1960ko hamarkadan bloke honetara. Ordutik, jabetza portuarena izan arren, beti arduratu izan gara bloke honetaz, baita konponketa gastu guztietaz ere”. Azaldu dute portuak hitzemana ziela bizilagunei etxebizitza horiek erosteko aukera izango zutela. Baina ez da hala izan.

Badira urte batzuk bertako bizilagunek jakin zutela portuak biziberritzerako plana egin zuela. Tartean zen zama gaietarako trenbidearen proiektua, 7 milioiko aurrekontukoa. “Baina denbora tarte luze honetan ez dugu portuaren partetik inolako komunikaziorik jaso. Zurrumurruak besterik ez. Duela egun batzuk jaso genuen portuaren lehen mezua”. Lau hilabete eman dizkie portuak etxebizitzak hustu eta joateko. Pertsonarik gabe, eraistea libre. “Obra honi esker, betiko enpresari handiek aberasten jarraituko dute. Instituzioek ezikusiarena egiten segituko dute. Eta guk etxebizitzak galduko ditugu”, nabarmendu dute. “Horregatik portuari zein ETSri eskatzen diegu Eskalerillaseko etxegabetzea gelditzeko eta arduraz jokatzeko. Era berean etxegabetze guztien etetea aldarrikatzen, eta antolatzen jarraituko dugu”.

Gaurkoan gaiaren berri emateko bildu dira bizilagunak era sindikatuko kideak. Aurreragorako, ordea, mobilizazio eta ekintza gehiago iragarri dituzte.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.