Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Udalak 175.000 euro bideratuko ditu zaurgarritasuna arintzeko

Oiartzuar zaurgarrienak babesteko 175.000 euroko ekarpena egingo du udalak 2024an. Zerga eta tasen ordainketan hobariak izango dituzte

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/02/13

Egoera ekonomia larrian dauden Oiartzungo norbanako eta familiak laguntzeko 175.000 euro bideratuko ditu Oiartzungo Udalak 2024. urtean. “Premiazko egoerei” erantzuteko diru-partida gorde du, oiartzuar zaurgarrienak babesteko.

“Laguntza hauekin”, adierazi du Oiartzungo Udalak, “gizarte babesa indartu, guztiontzako oinarrizko bizi-baldintzak bermatu eta herritar denek premia nagusietarako baliabideak izatea ziurtatu nahi dugu”.

Hainbat gastu ordaindu ahal izateko egingo dituzte ekarpenak. Honakoak izango dira, besteak beste: elikadura, elektrizitatea, ura, berokuntza, arropa, garraioa, alokairua, hezkuntza edota mendeko pertsonen zaintzak eragiten dituen gastuak.

Udalak gaineratu duenez, “babesgabeen” gera daitezkeen egoerek izango dute lehentasun berezia: adingabeek, mendekotasun egoeran dauden herritarrek, genero indarkeriaren biktimek, etxerik gabekoek edota guraso bakarreko familiek. Laguntza horiek puntualak izan daitezke, edo epe bati lotutakoak.

Gainera, zailtasunak eta babesgabetasun arrisku egoeran dauden adingabekoak eta haien familientzako 30.000 euro gorde ditu.

2024 osoan izango da zabalik laguntza eskatzeko epea.

Zerga eta tasetan, hobariak

Zuzeneko diru-laguntzez gain, hainbat udal tasatan hobariak ere ezarriko dituzte egoera ekonomiko zailean dauden oiartzuarrentzat.

Hobarien onuradunek ez dute 2024ko hondakinen eta ur eta estolderiaren tasa ordaindu beharko. Hilaren 28a izango da salbuespen hauek eskatzeko azken eguna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.