Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Muturreko itsasaldiak eragindako egoeragatik kezka adierazi du udalak

Donibane eta San Pedroko alkateordeek "kezkaz eta arduraz" bizi dute egoera. Jakinarazi dute larrialdien protokoloa eguneratuko dutela, aurrerantzean mekanismoak urgentziaz aktibatzeko.

Larunbat gaueko irudia da, Donibanekoa.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/02/13

Asteburuko marea bizien ondorioz, itsasoak Donibane eta San Pedroko kaleak hartu zituen larunbat gauean, zenbait kalte eraginez. Muturreko eguraldien ondorioz, bi barrutiek ur gainezkatze agerikoak jasan dituzte beste behin. Alkateordeek “kezkaz eta arduraz” bizi dute itsasaldiek asteburuan sortutako egoera: “Ez da lehenengo aldia. Baina, aldi berean, badakigu ez dela azkena izango, eta beraz, ezinbestekoa da udaletik gure eskura dauden mekanismoak aktibatzea, urak gure herrietan izan lezakeen inpaktua arintze aldera”, esan du Donibaneko alkateorde Aintzane Tabernak.

San Pedroko alkateorde Miguel Mari Torreak ere kezka agertu du, eta adierazi du sentsazioa duela “egoera gero eta muturrekoagoa dela”: “Beti sartu izan da ura plazetara, kaleetara eta zenbait lokal nahiz etxebizitzetara, baina esango nuke azken urteotan geroz eta ur gehiago sartzen ari dela, eta egoerari aurrea hartu behar diogu”, esan du. Bizilagunek ere hala dela berretsi dutela erantsi du, asteburuan alkateordeei esandakoaren arabera: “Itsas maila ere gora doa, eta horrek, jakina, eragin nabarmenak ditu kostaldean bizi garenon egunerokoan”, erantsi du alkateordeak.

Hainbat prebentzio neurri indarrean jartzeko aukerak aztertzen ari ari dira jada, Teo Alberro alkatearen gidaritzapean. Hala, udaleko larrialdietarako ekintza plana eguneratu eta indarrean jarriko dutela hitz eman dute alkateordeek, “aurrerantzean antzerako egoerak gertatzen direnean, protokoloa aktibatu eta lagungarri izan daitezkeen udal zerbitzuak urgentziaz aktibatzeko”.

Planaz aritzeko premiazko bilera egingo du aurki udal gobernuak inplikatutako sailekin, eta larrialdietarako protokolo hori diseinatzeaz gainera, Donibanen eta San Pedron ezar liratekeen prebentzio edo arintze sistemak ere aztertuko dituzte. Datu guztiak bildu ondoren, informazio batzorde ireki batera deituko dituzte bi barrutietako bizilagunak.

 

Erlazionatutako edukiaVenezia txikia Donibanen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.