Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

June Sanchez Tolaretxipi Beka, Aizpea Etxeberriarentzat

2013an haurren minbizi baten ondorioz bi urterekin hil zen June Sanchez Tolaretxipi oroitzea, eta haur minbiziari aurre egiteko ikerketa bultzatzea du helburu bekak.

Beka jaso duen Biogurutzetako ikerlari taldea. Argazkia: Juneren Hegoak
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/14


Haurren minbizia ikertzea helburu duen June Sanchez Tolaretxipi Beka jaso du Aizpea Etxeberriak. Euskal Herriko Pediatria Elkarteak eta Juneren Hegoak elkarteak antolatzen dute beka, eta aurtengoa, laugarren ekitaldia du. Hirugarren urtez jarraian, Bizkaiko Biogurutzeta Institutuko Onkologia Pediatrikoko taldeak jaso du beka, Itziar Astigarraga ikertzaileak gidatuta.

«Guretzat oso garrantzitsua da ikerketa lagunduko duen ekarpen ekonomikoa. Juneren Hegoak elkarteak esleitu dizkigun azken hiru bekei esker, haurren minbizien diagnostikoan eta tratamenduan hobetu ahal izan dugu, hala nola, pediatriako sarkometan —pediatriako tumore guztien %15 gutxi gorabehera, azterketa genetikoak barne, eta gure pazienteek etekina atera diete arlo horretan egin ditugun aurrerapenei», azaldu du Aizpea Etxeberriak, bekaren laugarren ekitaldiko irabazleak.

Bekaren helburua da diruz laguntzea haurren onkologia ikerketa proiektu bat, diziplina horrekin zerikusia duen edozein arlotan, eta paziente talde horren diagnostikoan, jarraipenean, eta tratamenduan hobekuntzak egiten laguntzea, haien bizi itxaropena areagotzeko.

“Zoritxarrez gaur egun ikerketarako laguntzak mugatuak dira”, esan dute elkarteko kideek, eta Gobernuz Kanpo Erakundeen sektorea ere ez dela une ona bizitzen ari nabarmen jarri du, “horregatik 2022an finantzaketa partekatua jarri genuen martxan, eta jaso ditugun beste dohaintza batzuekin batera, Orereta Ikastolarena esaterako, bekaren ekitaldi honetarako ekarpena biltzen lagundu digu”, esan dute.

2015ean antolatu zuten lehen aldiz beka. 2013an haurren minbizi baten ondorioz bi urterekin zendu zen June Sanchez Tolaretxipi da Juneren Hegoak elkartearen inspirazio eta bere izena darama bekak ere. 2013an bertan sortu zuten haren gurasoek eta gertuko pertsona talde batek Juneren Hegoak elkartea Errenteria-Oreretan, eta harrezkero, laguntza sare bat sortu dute Araba, Bizkai eta Gipzukoan kalteberatasun egoeran diren, gaixotasun, aniztasun funtzionala edota adingabeen doluari aurre egin behar dieten familientzat. Bidea hasi zuenetik 72 adingabe artatu ditu (68 familia). Iaz 26 familia lagundu zituen, eta horietatik zortzi berriak izan ziren; bost terapian, farmazian eta bidaietan lagundu zituen elkarteak, eta hiru ospitalean.

Juneren Hegoak elkarteak emandako datuen arabera, Espainiako Estatuan urtero 1 eta 14 urte arteko haur eta nerabe minbiziaren 1.500 diagnostiko berri egiten dituzte: “Minbizia da adingabeen artean gaixotasunagatiko lehen heriotza arrazoia Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioaren —FEPNC— arabera”.

Bihar izango da Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna.

Juneren Hegoak elkartea lagundu nahi dutenek hauetako bideren bat erabil dezakete: Boluntario egin nahi dutenei, posta elektroniko helbide honetara idazteko eskatu diete; hilero euro baten trukez Teamer izateko berriz, hemen sakatu.  Dohaintza egiteko aukera ere badago (horretarako klik egin hemen). Juneren Hegoak elkartearen laguntzaile izateko aukera ere eskaintzen du elkarteak.

Horretaz gain, Sabadell banketxeko ES81 0081 4254 46 0001112822 kontu korrontean egin daiteke ekarpena, baita Bizum bidez ere 03930 kodea erabilita, edota dohaintzak sailean Juneren Hegoak bilatuta.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.