Hileko azkeneko igandean izango da zuhaitz landaketa. Autobusa aterako da Arditurriko bidegorri ondoko parajera, doan. Hamaiketakoa ere eskainiko dute.
Irakasleen ordezkapenak egiteko lan-poltsa zabaldu dute. Hilaren 26an itxiko da izena emateko epea. Bi proba egin beharko dituzte.
Martxo bukaeran Lezok jasoko duen topagunea aurkeztu du gaur gazte antolakundeak. Hiru eguneko egitaraua ondu dute.
Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna da gaur. Egunari keinu egingo diote Oarsoaldeko lau udalek.
Txostenaren emaitzen arabera, adinekoen gizarteratzea eta bizi kalitatea "hobetu" egin dira. 135 erabiltzaileetatik, 119k "oso ontzat" edo "ontzat" jo dute Gizarte Zerbitzuen edota Pasaian jasotako zaintza zerbitzuen arreta.
2013an haurren minbizi baten ondorioz bi urterekin hil zen June Sanchez Tolaretxipi oroitzea, eta haur minbiziari aurre egiteko ikerketa bultzatzea du helburu bekak.
Osasun sistema publikoan ezarritako murrizketen harira antolatu du hitzaldia pentsiodunen elkarteak.
Ane Peñagarikano Leiva, Emaitz Murua Arzallus, Kepa Isasi Salaberria, eta Libe Goenaga Arrieta bertsolariak izango dira taula gainean.
Ohiko trafiko mozketez gain, garraio publikoko geltokietan ere aldaketak izango dira.
Korrika hasteko hilabete falta denean, Lezoko Korrika Batzordeak bilera egingo du, 18:00etan hasita, Oroitzene AEKn.