Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaia HerriLab, adinekoen arreta etxera hurbiltzeko

Adineko 10 pertsonetatik 8k euren etxean bizitzen jarraitu nahi dute. Sistema behar horretara gerturatzeko ahalegina da Zaintza HerriLab.

Aldundiko nahiz inguruko udalerrietako alkateek bat egin dute goizeko topaketan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/03/23

Gaur goizean 180 profesional bildu dituen lan jardunaldi bat egin da Juanba Berasategin; arrazoia, Pasaia Zaintza HerriLab proiektua aurkeztea. Mendekotasun eta hauskortasun egoeran dauden herritarren bizi kalitatea hobetzea du helburu iniziatibak, euren etxean bertan bizitzen jarrai dezaten bermatuz. Azken hori da adineko 10 pertsonetatik 8ren nahia.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eman dio hasiera jardunaldiari, Etorkizuna Eraikiz proiektuaren barruan eta Adinberrirekin batera, aldundia garatzen ari den Zaintza HerriLab estrategiaren nondik-norakoak azalduz. Olanoren ustez, Pasaia aitzindari bihurtu da etorkizuneko zainketen garapenean, adinekoen arreta etxera hurbiltzen duen “ekosistema berritzaileari” esker.

Ekosistema horretan, adinekoen arreta euren etxeetara hurbilduko da, eta zainketen jarraitutasuna bermatuko da, udal eta foru zerbitzuak, osasun zerbitzuak eta komunitate zerbitzuak integratuz. Erabiltzaileen nahiz familien egunerokotasuna erraztu nahi da horrela. Adibide bat jarri du diputatuak: Bakarrik bizi den adineko pertsona bati, anbulatorioko bere mediku edo erizainaren bidez, edo udaleko gizarte zerbitzuen bidez, behar dituen zerbitzu eta zainketa guztiak eskaini eta etxera hurbilduko zaizkio.

Prebentziorako
Zaintza estrategiak mendekotasunaren eta hauskortasunaren prebentzioan sakondu nahi du autonomia pertsonala eta iraupen luzeko zainketak bultzatuz eta, aldi berean, zaintzaileei ere laguntza eskainiz.

Horretarako, ekosistema bakar batean konektatzen eta integratzen dira gizarte, osasun eta komunitate zerbitzuak, adinekoen hauskortasuna prebenitu eta antzematea ahalbidetuz, baita balizko mendekotasun egoerak atzeratzea ere.

Izaskun Gomez Pasaiako alkateak adierazi du Pasaia HerriLab-ek bi helburu dituela udalerriarentzat: “Adineko pasaitarren bizi-kalitatea hobetzea, eta Pasaia erreferentziazko udalerri bihurtzea adinekoen arretaren eta zaintzaren sektorerako, potentzial handia baitu gure udalerrirako jarduera eta enplegu iturri garrantzitsu bihurtzeko”.

Lantaldea
Gaurko jardunaldian bat egin dute ekosistema berriaren garapenean duela ia bi urtetik lanean ari den taldeko kideek: Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentua, Adinberri, Pasaiako gizarte zerbitzuak, Osakidetza, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Gizarte Politiketako sailak.

Prozesu osoa koordinatzen duen talde eragile horretaz gain, komunitatetik bertatik abiatzen diren bost proiektu berritzaileek kontatu dute zein den haien ekarpena eta nola txertatzen duten beren lana ekosisteman: Etxean Bizi (Matia Fundazioa), OK en Casa, Hauskor (Hurkoa Fundazioa), Adinkide eta UVAF-AGASE (Biodonostia).

Pasaiako Izaskun Gomez alkateaz gain, beste udalerri batzuetako alkateek ere parte hartu dute jardunaldian: Donostiako Eneko Goiak, Usurbilgo Agurtzane Solaberrietak, Azpeitiko Nagore Alkortak, Zestoako Mikel Arregik, Hernaniko Xabier Lertxundik eta Urretxuko Jon Luquik.

Erlazionatutako edukia[Publirreportajea] Eredu aldaketa baterantz bidean
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.