Gaur bilduko da Lezoko Korrika Batzordea
Korrika hasteko hilabete falta denean, Lezoko Korrika Batzordeak bilera egingo du, 18:00etan hasita, Oroitzene AEKn.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/02/lezo-korrikatxikia.jpg)
Hilabete justu barru hasiko da 23. Korrika Irunen, martxoaren 14an. Lezotik martxoaren 23ko (larunbata) 23:33ak aldera da iristekoa. Egun hori, eta aurretik (edo ondoren) egin beharrekoak pentsatu eta adosteko Korrika Batzordea egingo dute gaur Lezon.
18:00etan hasiko da bilkura, Oroitzene AEKn. Irekia da batzarra. Hau da, Korrikaren etorrera aberasteko intentzioa duen oro joan daiteke. Ideiak eta lan egiteko gogoa eskertuko dituzte.