Osasun sistema publikoaz hizketaldi irekia antolatu du Duintasunak
Osasun sistema publikoan ezarritako murrizketen harira antolatu du hitzaldia pentsiodunen elkarteak.
Osasun sistema publikoaz hizketaldi irekia antolatu du Duintasuna elkarteak hilaren 22an, 19:00etan Reina aretoan. Ina Udarreta Lehen Arretako sendagile erretiratua, Olatz Mercader Onkologikoko erabiltzaileen batzordeko kidea, Rebeka Ubera Legebiltzarkidea, eta Kontxi Rebollo Donostialdea osasun publikoaren alde plataformako kideak hartuko dute parte hitzaldian.
Duintasuna elkarteak herritar guztiak deitu ditu bertaratu eta parte hartzera.