Batzar irekia egingo du Sarek asteartean
Azken Ostirala dinamika izango dute hizpide batzar horretan; 19:00etan izango da Reina aretoan.
Sare Herritarrak batzar irekira deitu du asteartean, hilak 20. Azken Ostirala izango dute hizpide bertan. 19:00etan izango da batzarra, Reina aretoan.
Herri dinamikak, beti egin duela lan eragileekin eta norbanakoekin euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde nabarmen jarri du deialdia egiteko garaian, eta eskerrak eman dizkie horiei guztiei, “zinez eskertzen dugu egindako ahalegina, horri esker lortu baita dispertsioarekin bukatzea, baita gradu aldaketetan aurrera pausu handiak ematea”.
Astearteko batzarra bide beretik doala aurreratu du dinamikak, “ahalik eta eragile eta norbanako gehien elkartzea nahi dugu Azken Ostiraleko dinamikaren gainean hitz egin eta elkarlanean jarraitzeko”.