Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Beraun kalean, bi plaza berri

Horiek eraikitzeko lanak, astelehenean hasiko ditu udalak; Beraun kaleko 5. eta 15. zenbakien artean egingo ditu plaza horiek.

Beraun kaleko plazen simulazio bat. Irudia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/15

Beraun kalean bi plaza berri egingo ditu Errenteriako Udalak. Datorren astelehenean, hasiko ditu udalak lanak Beraun kaleko 5. eta 15. zenbakien arteko atarien aurrealdean. Auzotarrentzat 1.700 metro koadro irabaztea ekarriko du jarduketa horrek udalak esan duenez, “egonlekuak, haurrentzako jolastokiak, eta landareria duen espazio berri bat irabaziko du auzoak esku hartze honen bidez”.

Ingurunea eraberritzeko esku hartzeak, gainera, hiri espazioa hobetzea aurreikusi duela erantsi du udalak, “daden hormak murriztu eta irisgarritasuna hobetuz”.

Lanak egiteko epea zortzi hilabetekoa izango da, eta 683.481,38 euroko inbertsioa egingo du udalak.

Ibilgailuen trafikoari dagokionean, udalerriko arteriarik garrantzitsuenetakoa da Beraun kalea udalak zehaztu duenez, “jendearentzat hiri atseginago bat egiten jarraitzeko, 2022an  Beraun kalea berrantolatu eta eraberritzeko proposamen bat aurkeztu zuen udalak”. Proposamen horren helburua, oinezkoen segurtasun handiagoa bermatu, irisgarritasuna hobetu, eta mugikortasun iraunkorra sustatzea dela azaldu du; berdeguneetarako sarbidea ere erraztu nahi du, pertsonentzako egonlekuak irabaztearekin batera.

Proiektuak, hiru fase

Beraun kalerako egindako proiektua hiru fasetan banatu du udalak. Lehenengo fasean 63 ibilgailurentzat aparkaleku publikoa ondu zuen udalak kale horretan, “aparkalekurako espazioa optimizatu da, eta 13 plaza berri sortu. Aparkaleku publiko horri,  Pontika parean, kale berean eraikitzen ari diren aparkaleku eraikina gehitu behar zaio”. Azken eraikin horretan aparkaleku plaza bat kontzesioan edo alokairuan eskatzeko epea zabalik dago.

Txakurren parkea ere birkokatu zen lehen fase horretan, eta saneamendu sistema hobetu.

Bigarren fasean, berriz, bi plaza berriak egingo ditu udalak.

Azkenik, hirugarren fasean, oinezkoen segurtasunarekin eta irisgarritasuna hobetzearekin zerikusia duten gaiak landuko dituela jakinarazi du udalak, “espaloiei jarraipena emango zaie eta bide sarea eta berdeguneetarako sarbideak ere hobetuz”.

Proiektu osoa gauzatzeko, 1.500.000 euroko inbertsioa egingo du udalak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.