Oarsoaldeko Euskara eta Kirol Mahaiaren lana aitortu du Jaurlaritzak
Jaurlaritzaren Kiroletik Bagoaz Euskaraz egitasmoaren barruan, egindako lanagatik diploma jaso du eskualdeko Euskara eta Kirol Mahaiak.
Eusko Jaurlaritzak Oarsoaldeko Euskara eta Kirol Mahaiaren lana aitortu du. Atzo banatu zituen Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Kiroletik Bagoaz Euskaraz sariak Donostiako Aquariumean, eta saritu izateko hautagaien artean izan zen eskualdeko eragilea: azken 25 urtean Eskola Kirola, eta oro har kirola euskalduntzeko ahaleginari gorazarre egin zioten, eta diploma jaso zuen Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak egitasmoaren izenean. Sari nagusia Aritz Olagoi psikologoari eman zioten.
Sari nagusia lortzeko esperantzarekin abiatu ziren Donostiara Oarsoaldeko ordezkariak. Han izan ziren, besteak beste, udalerrietako Euskara nahiz Kirol zinegotziak, nahiz arlo horietako teknikariak (argazkikoak dira). “Hautagaitzaren bidez egindako aitortza pozarren hartu dugu”, nabarmendu dute.
Kiroletik Bagoaz Euskaraz sariketaren helburua da kirolaren esparruan euskararen aldeko praxiak ikusaraztea eta prestigioa ematea. Diploma bidez jaso du aitortza hori Oarsoaldeko Euskara eta Kirol Mahaiak.