Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Papresari emandako ingurumen baimen integratuari, helegitea

Baimenean jarritako mugak ez dira nahikoak Eguzkiren iritziz, pertsonen osasuna bermatu eta naturaren kontserbazio egoera ona babesteko.

Papresa
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/15

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordetzak ingurumen baimen integratua eman zion Papresari iazko abenduaren 20an. Horren aurrean, helegitea jarri duela jakinarazi du Eguzkik. Batetik, baimena emateko erabakia hartu aurretik auzo elkarteek, herritarrek eta Eguzkik berak aurkeztutako alegaziori muzin egin ziela salatu du talde ekologistak. Halaber, alegazioa aurkezteko”epe eskasa” salatu zutela gogora ekarri du.

“Papresa enpresa potentzialki kutsakor gisa sailkatuta dago ingurumenean eta osasunean duen eraginagatik, eta horregatik, ingurumen baimen integratuarekin, mugak ezartzen dizkiote hainbat ingurumen parametroetan”, azaldu du Eguzkik. Gaineratu duenez, emandako baimenarekin lehenago atmosferara botatzen ez zuen kutsatzaile berri bat—S02—isurtzea onartuko diote Papresari.

Hori horrela, baimenean enpresari jarritako mugak “ez direla nahikoak” dio Eguzkik, “naturaren kontserbazio egoera ona lortzeko eta pertsonen osasuna bermatzeko, eta horrela azaldu dugu helegitean”. Harago jo du talde ekologistak, izan ere, haren iritzirako  administrazio publikoak ez du behar bezala babestu ez ingurumena, ezta pertsonen osasuna, “eta ondorioz, ez da egoki betetzen ari legeak ezartzen dituen helburuak eta betebeharrak”.

Ezinbesteko jo du gainera, Eguzkik, “egungo egoera klimatiko larrian” kontaminazioa murriztea, “kontaminazioa murrizteko akordioak hartu dira 2030 eta 2040 urteetarako, hemen berriz ez dira murrizten, eta aipatu dugun bezala, kutsatzaile berriak isurtzea onartu da”.

Bi eskaera zehatz egin ditu Eguzkik helegitearen bidez. Batetik,  zaratari dagokionez indarrean dagoen 213/2012 dekretua bete dadila; bestetik, atmosferara eta uretara isuritako kutsatzaileen eta sortutako usaien inguruan neurri zorrotzagoak ezar ditzatela. Bi irizpidetan oinarritu du eskaera Eguzkik, “lehena, enpresa hau 40.000 biztanle dituen herri baten erdigunean dagoela ez industrialde batean; bigarrena, Eusko Jaurlaritzak ahalmena duela legeak ezartzen dituzten neurriak baino murriztaileagoak ezartzeko”.

Bukatzeko, borondate kontua dela erabakia sinistuta azaldu da Eguzki: “Administrazio publikoak naturaren eta pertsonen osasuna hoebto zaintzeko eta bermatzeko neurriak hartu behar dituela zalantzarik ez dugu”

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.