Jon Plazaolaren bakarrizketak, San Pedron eta Antxon
'Tu-tum, platz!' ikuskizunarekin iritsiko da aktore ezaguna Pasaiara. San Pedroko emanaldia martxoaren 3an da, eta 9an Antxokoa.
Jon Plazaola aktorea Tu-Tum, platz! bakarrizketarekin iritsiko da Pasaiara martxoaren hasieran. Zehazki, San Pedroko Udal Aretoan izango da martxoaren 3an (19:00), eta egun batzuk geriago, martxoaren 9an, Antxoko Kultur Etxean (19:00). Sarrerak online erosteko aukera zabalik da jada, eta baleude, tiketak bi egun horietan aretoen leihatiletan eskuratzeko aukera izango da. Pasaiako Udalaren kultur agendaren barruko saioa da.
Honakoa da Plazaolaren bakarrizketaren sinopsia:
“Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-tum, platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere stand up formatuko bakarrizketari heldu dio. Hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dugu umorez betetako kolpez kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko”.