Badoaz Urumea abordatzera
Gipuzkoako Batel Txapelketaren laugarren jardunaldia egingo dute igandean Donostian, Urumean; Hibaikako eskifaiak, prest dira.
Astebeteko atsedenaldiaren ostean, Gipuzkoako Batel Ligaren txapelketaren laugarren jardunaldia jokatuko dute igande goizean Donostian, Urumea ibaian. 10:30ean hasiko da estropada, eta hirunaka ariko dira parte hartzen ari diren klubetako ontziak, Haur, Promesa, Gazte eta Absolutu mailetan.
Hibaika arraun Elkarteak, lehenengo hiru mailetan izango du ordezkaritza: Haur, Promesa eta Gazte. Aurrekoetan bezala, denborak hobetzen eta puntuak poltsikoratzen saiatuko dira errenteriarrak.
Haur Mailan bi ontzi ariko dira, mutilena eta neskena; Promesetan, nesken lau ontzi eta mutilen bat; eta Gazte Mailan bi ontzi neskenak eta bat mutilena.