Euskal Herriko Mus Txapelketa, Lezon
Txapelketa nagusiaren herriko kanporaketa hilaren 24an izango da Tiñelun. Onenak, herrialdeko finalera joango dira.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/02/ehmus.jpg)
Euskal Herriko XV. Mus Txapelketaren herriko kanporaketa hilaren 24an (larunbata) izango da, 16:00etan hasita Tiñelu elkartean. Izen ematearen prezioa 20 eurokoa da bikoteko; hori egiteko aukera jada zabalik da Tiñelun bertan. Lezoko kanporaketaren egunean ere apuntatzeko aukera izango da.
Lezoko kanporaketatik aurrera egingo duten bikoteek Gipuzkoako kanporaketara joateko aukera izango dute: Iruran jokatuko da herrialdeko lehia, martxoaren 9an. Irurakoan onen direnek, berriz, Euskal Herriko txapel nagusiaren bila joateko eskubidea irabaziko dute. Final handi hori Altzain (Zuberoa) jokatuko da martxoaren 23an. Iazko edizioan Euskal Herri osoko 2.100 bikotek parte hartu zuten lehian.