Bizikletek Pasaiako motoran doan bidaiatzea onar dezatela eskatu dute
Azahara Dominguez diputatuak eskaera egin berri dio Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren batzarrari. Eskaera onartzen denean, ez da txartel gehigarririk ordaindu beharko bizikletengatik.
Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidenteak eskaera bat egin berri dio Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren batzarrari, honakoa: bizikletek Pasaiako motoran doan bidaiatzea onar dezatela. Batzar honek, bada, bizikletak doan eramateari eta konpentsazio bat emateari buruzko gehigarri berria onartzen duenean, ez da txartelik ordaindu beharko bizikleta eramateagatik.
Orain arte, txartelaz gain, gehigarri bat ordaindu behar zuten bizikleta eramaten zuten herritarrek. Hemendik aurrera, ordea, doakoa izango da zerbitzu hori.
“Bizikleten erabilera doakoa onartzen bada, beste urrats bat emango dugu Gipuzkoan mugikortasun iraunkorragoa lortzeko bidean”, esan du Dominguzek. Horrez gain, nabarmendu du neurri honi esker “mugikortasun aktiboa eta iraunkorra bultzatuko” dutela ere esan du. “Bizikletaren eta garraio publikoaren erabilerari lehentasuna emango zaio eta horrek herritar guztiei onura ekarriko die”, erantsi du.
Azkenik, adierazi du lanean ari direla motora “ahalik eta lasterren Mugi sisteman sar dadin”.