Bekoerrotan entrenatuko da Bera Bera

Bihar (asteartea) izango da entrenamendu irekia, Bekoerrotan (19:00). Munttarpeko Gazte Mailako neskek ere parte hartuko dute.

Bera Bera eskubaloi taldeak publikora zabalik izango den entrenamendua egingo du asteartean (hilak 20) Lezoko Bekoerrota kiroldegian. 19:00etan hasiko da prestaketa saioa, eta Donostiako talde handiko jokalariek Munttarpeko kideak izango dituzte lagun, Gazte Mailako neskekin ariko baitira trebatze saioan. Entrenamendu irekia denez, edonor joan daiteke herriko kiroldegiko jarduerara.

Espainiako Koparen harirako entrenamendua da Lezokoa. Izan ere, Bera Berak antolatuko du txapelketa horren azken fasea, maiatzaren 10tik 12ra egingo dena Donostiako Illunben. Hala, goi mailako eskubaloia herrietara zabaldu asmoz, eta Kopa girotze aldera, hainbat herritan entrenamenduak egingo dituzte azken urteetan ia dena irabazi duten emakumeek. Hala, Lezoz gain, Elgoibarren, Bergaran edo Orion ere egingo dituzte saioak donostiarrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.