Oiarperen asteburuko kirol emaitzak (2024-02-19)
22 norgehiagoka jokatu dituzte asteburuan, eta bederatzitan nagusitu dira Oiarpekoak. Lesakan, hirutik bik egin dute aurrera.
Oiarpeko pilotariek 22 partida jokatu dituzte asteburuan. Horietatik bederatzi irabazi dituzte, hiru ostegunean. Lesakako Arkupe txapelketako nagusien mailan finalera iristea lortu zuten oiartzuarrek egun horretan.
Atzo —igandea— gazte mailakoen finalerdiak jokatu zituzten, eta Olaiz eta Leonet oiartzuarrek finalera iristeko aukera izan zuten. Hala ere, Egurrola eta Calvo markinarrak 18-15 nagusitu ziren, eta txapelketari agur esan behar izan zioten oiartzuarrek.
Gainontzeko partidak lehen fasetakoak izan ziren. Estekan klik eginda ikus daitezke emaitza guztiak.