Bizi testamentuaren gaineko tailerra, Orereta Laikoaren eskutik

Xenpelar Etxean izango da asteartean, hilaren 27an, 19:00etan.

Orereta Laikoa taldeak antolatu du tailerra.

Orereta Laikoa taldeak antolatuta bizi testamenduaren gaineko tailerra egingo dute hurrengo asteartean, hilak 27. Honakoa,  aurretiazko borondateen dokumentuaren gainean antolatzen duten laugarren tailerra da.

Xenpelar Etxean izango da, 19:00etan hasita, eta parte hartzen dutenek nortasun agiriaren lau kopia eraman beharko dituzte prozedura hasi ahal izateko. Taldeak, herritarrak animatu ditu parte hartzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.