Muxikoen dantza saioa larunbatean Donibanen
Eguerdian izango da dantza saio irekia, Santiago plazan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/01/muxikoak.png)
Larunbatean (hilak 24) herritarrek dantzan jarriko dute Pasai Donibaneko Santiago plaza beste behin. Izan ere, ohi bezala, muxikoen dantza saioa egingo dute hileko azken larunbat honetan. 12:00etan jarri dute hitzordua eta herritar oro gonbidatu dute dantzetan parte hartzera. Euria egingo balu, pilotalekura lekualdatuko lukete saioa.