Txokolatea izango da Familia Jolasean programaren protagonista
Larunbatean txokolatearekin eskulanak egiteko tailerra antolatu dute. Ostegunean bukatuko da izena emateko epea.

Txokolate tailerra antolatu dute Familia Jolasean perogramaren barruan larunbaterako—hilak 24—. Saioa Lau Haizetararen egoitzan, Joxepa Antoni Aranberri anitzenean egingo dute 16:30etik 18:30era. Izena emateko epea, ostegunean—hilak 22— bukatuko da goizeko hamarretan. Tailerrean parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute aurretik. Horretarako egin klik hemen.
Familian Jolasean programaren bidez familian euskara erabiltzea sustatzen du udalak, aisialdiko jardueren bidez. Ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, ikasturtean zehar hilean larunbat batean ekintzak eta tailerrak antolatzen dituzte herrian programaren barruan. Larunbatekoan, parte hartzen duten familiek, txokolatearekin eskulanak egiteko aukera izango dute.