Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ane Santesteban Txirrindulari Sariaren lehenengoa, igandean

OTXEk antolatuta txirrindulari errenteriarraren izena daraman lasterketan Gazte eta Kadete mailako emakumeak ariko dira. Euskal Herriko aurreneko lasterketa izanik, parte hartze zabala espero dute.

Ane Santesteban Txirrindulari Sariaren aurkezpena. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/21


Ane Santesteban Emakume Gazte eta Kadete Mailako txirrindularitza Saria egingo dute lehenengoz igandean, OTXE Oarsoaldeko Txirrindularitza elkarteak antolatuta. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten lasterketa. Euskal Herriko aurreneko lasterketa izanik, parte hartze handia espero dute antolatzaileek, hala esan zuten Arkaitz Iza eta Mikel Astarloza OTXEko ordezkariek, «batez ere, euskal taldeetako txirrindulariak izango ditugu».

Gazte Mailako txirrindulariak 16:00etan abiatuko dira Nafarroa etorbidetik—Zumardi paretik— eta Gaintxurizketara igoko dira, ondoren Lezora joateko, eta helmugatik pasako dira 16:15 aldera. Kadeteek, Errenteria-Oreretako irteeran egingo dute bat gazteen tropelarekin eta itzuli bera errepikatuko dute, helmugatik 16:30ean pasatzeko bigarrenez. Hirugarren itzulian, Oiartzun aldera joko dute txirrindulariek, Altzibarretik gora Fortalezako itzulia egin eta bariantetik Lartzabal auzora jaisteko. Gaintxurizketako itzulia egingo dute berriro eta helmuga 17:00etan pasako dute. Laugarren itzulian, Oiartzungo ibilbidea errepikatu beharko dute bi aldiz eta 17:30 inguruan helmugaratzea aurreikusi dute, lasterketa bukatzeko. Zumardian bertan egingo dute sari banaketa; kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek jasoko dute saria, baina horiekin batera, txirrindulari gehien helmugaratzen dituen taldea ere sarituko dute.

Esker ona boluntario eta babesleei
Antolatzaileek nabarmen jarri dute 15:00etatik 18:00etara txirrindularitza probak trafikoan eragina izango duela, «batez ere Galiziako biribilgunea eta Matxaingo biribilgunearen artean. Hori dela eta aipatutako errepideak saihestea gomendatzen dugu». Garraio publikoari ere eragingo dio, izan ere, Zumardia, Gabierrota eta Lartzabalgo geltokiak ez dira erabilgarri izango. Esker ona bukatzeko OTXEkoek Errenteriako Udalari, baita gainontzeko babesleei ere, «zuen laguntzarik gabe ezinezkoa litzatekeelako Errenteriako Ane Santesteban Txirrindulari Saria antolatzea. Baita lasterketaren egunean laguntzera Oarsoaldetik gerturatuko diren ia ehun boluntarioei ere. Biba zuek!».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.