2024/2/21

Ane Santesteban Txirrindulari Sariaren lehenengoa, igandean

OTXEk antolatuta txirrindulari errenteriarraren izena daraman lasterketan Gazte eta Kadete mailako emakumeak ariko dira. Euskal Herriko aurreneko lasterketa izanik, parte hartze zabala espero dute.

Ekialdebuseko azken proiektuari errekerimendua aurkeztu dio udalak

Proiektu osoa errebisatu dezala galdegin dio aldundiari, "zehazki azaldutako galeren kasuan, gaur egungo zerbitzua mantenduz".

Pasaiako Portuko Agintaritzaren komunikatua gezurtatu dute Etxebitza Sindikatuak eta bizilagunek

PPAk zein ETSk ez dutela "alternatiba errealik eskaini" salatu dute. "Bertan gelditzeko eskubidearen alde", bizilagunek eta sindikatuak borrokan jarraituko dutela adierazi dute.

Lezoko gobernu taldearen bide-orria, jendaurrera

2023-2027 Legegintzaldi Plana aurkeztuko du udal gobernu taldeak. Lezoarrei zabalik den ekitaldia izango da Gezalakoa.

Larunbatean Don Bosco Auto Klasikoen Ibilaldiko XIV. ekitaldia lehiatuko da

XIV. ekitaldiak Errenteria-Orereta eta Azpeitia lotuko ditu, eta 124 auto klasikok hartuko dute parte, rallyko eta ibilaldiko modalitateetan. Lehen parte hartzailea 11:30ean irtengo da Don Boscotik.

antzerkia oiartzun

Eskualdeko antzerkilari txikienek zita izango dute Oiartzunen

Oarsoaldeko Antzerki Uztaren bigarren topaketa egingo dute martxoko lehenengo larunbatean. Antzerkiaren lotutako jolasak egin eta emanaldi bat ikusiko dute.

the old oak oiartzun

'The Old Oak' filma, Landetxeko hurrengo proiekzioa

Ostegun arratsaldean emango dute filma. Ikatz-meategiak itxi ondorengo gainbeheran dagoen komunitate bati buruzkoa da filma.

'Emakume bati idatzitako gutunak' jarduera abiatu du Bekoz Bekok

Pasaitarrak gutun anonimoak idaztera animatu dituzte elkarteko kideek: "Zer esango genioke emakume bati?". Jasotako gutun guztiak elkartearen egoitzan ikusgai izango dira martxoaren 8tik aurrera.

azken ostirala oiartzun otsaila 2024

Sarek elkarretaratzera deitu du, ostiralerako

Azken Ostirala dinamikaren barruan, euskal presoen etxeratzea eskatuko dute Done Eztebe plazan, hilaren 23ko arratsaldean.

'La infiltrada' filmaren grabaketengatik, aldaketak Donibanen eta San Pedron

Bi barrutietan grabaketak egingo dituzte astelehen eta asteartean. Ondorioz, aparkalekuetan eta sarbide eta irteeretan mozketak izango dira.

antzerki fisiko laborategia jabato 2024

Antzerki fisiko laborategia egingo dute martxotik maiatzera

Xabi 'Jabato' Lopez aktoreak emango ditu datozen hiru hilabeteetako ostiraletan. Izena emateko epea zabalik dago.

Aldakoenearen irekiera "bederatzi urteko atzerapenarekin" dator PSE-EErentzat

Aldakoeneak ateak zabalduko dituelako "pozik" azaldu da PSE-EE, baina aldi berean, "atzerapenarekin" datorrela irekiera hori iritzita, kritiko EH Bildurekin eta bere kudeaketarekin.

Otsailean Urdaburuk antolatutako ipar martxa irteeraren irudi bat

Ipar martxa eta BTT irteera antolatu ditu Urdaburuk

Urdaburu Mendizale elkarteak ez du atsedenik hartzen. Bi irteera programatu ditu datozen asteetarako; lehenengoa martxoaren 2an egingo du, ipar martxa irteera, zehazki.

atsolorra oiartzun 2024 bilera

2023an jaiotakoen atsolorra prestatzen hasiko dira

Ostiralean —hilak 23— egingo dute lehenengo bilera. Pasa den urtean 68 haur jaio ziren Oiartzunen, eta haien gurasoak gonbidatu dituzte.

piano bat

Piano errezitaldia, Pasaia Musikaleko ikasleekin

Trintxerpeko alkateordetzan izango da emanaldia, ostiralean. Easo Musika Eskolako ikasleak ere igoko dira oholtzara pasaitarrekin batera.

Gehiago