Aldakoenearen irekiera "bederatzi urteko atzerapenarekin" dator PSE-EErentzat

Aldakoeneak ateak zabalduko dituelako "pozik" azaldu da PSE-EE, baina aldi berean, "atzerapenarekin" datorrela irekiera hori iritzita, kritiko EH Bildurekin eta bere kudeaketarekin.

Aldakonearen artxibo irudi bat

Aldakoeneak ateak zabalduko dituelako “pozik” azaldu da PSE-EE, baina aldi berean, “atzerapenarekin” datorrela irekiera hori iritzita, kritiko EH Bildurekin eta bere kudeaketarekin: “Goiko auzoek askotan egindako eskaera da, eta horren alde asko borrokatu da alderdi sozialista”.

Halaber proiektuak hiru aldaketa izan dituela aipatu du Isaac Palencia sozialisten bozeramaileak komunikabideei helarazitako prentsa oharrean, Proiektuak aldaketa nabarmenak izan ditu: biblioteka izan zen hasierako proiektua 2015an, Kultur gunea 2019an, eta azkenik 2021ean, gizarte zentroa; erabateko zentzugabekeria”. Gai honetan ere, beste askotan egin duen modu berean, EH Bilduren kudeaketa jarri du jomugan sozialistak, “eraikin bat berritzeko bederatzi urte behar ditu, milioiak gastatu, hiru proiektu ezberdin eta bizilagunekin kontsultarik egin gabe”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.