2023an jaiotakoen atsolorra prestatzen hasiko dira
Ostiralean —hilak 23— egingo dute lehenengo bilera. Pasa den urtean 68 haur jaio ziren Oiartzunen, eta haien gurasoak gonbidatu dituzte.
Orain dela hamar urte berreskuratu zuten atsolorra erritu zaharra, jaioberriei komunitateko harrera egiteko. 2023an jaiotako oiartzuarrei ongietorria emateko makinaria prestatzen hasi dira.
Modu horretan, lehenengo bilera-deialdia datorren ostiralerako —hilak 23— egin dute. Udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira, 17:00etan.
Iaz Oiartzunen 68 haur jaio ziren, eta haien gurasoak gonbidatu dituzte, prestaketa-lanetan buru-belarri has daitezen.
Jaioberriei komunitatera ongietorria emateko euskal erritua da atsolorra. 2014an jaiotako oiartzuarrekin hasi ziren Udala eta gurasoak atsolorra antolatzen eta ordutik, urtero herriko txikienei harrera egiteko festa elkarlanean antolatzen da.