Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Larunbatean Don Bosco Auto Klasikoen Ibilaldiko XIV. ekitaldia lehiatuko da

XIV. ekitaldiak Errenteria-Orereta eta Azpeitia lotuko ditu, eta 124 auto klasikok hartuko dute parte, rallyko eta ibilaldiko modalitateetan. Lehen parte hartzailea 11:30ean irtengo da Don Boscotik.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2024/02/21

Larunbatean (hilak 24) Don Bosco Auto Klasikoen Ibilaldiko XIV. ekitaldia lehiatuko da Errenteria-Orereta eta Azpeitia artean. Lasterketa Don Bosco LHII ikastetxeak eta Real Automóvil Club Vasco Navarro (RACVN) elkarteak antolatzen dute, eta gaur aurkeztu dituzte xehetasun guztiak. Orotara, 124 auto klasikok hartuko dute parte, bi modalitatetan: rallyan eta ibilaldian. 60 rally modalitatean arituko dira, eta 64, ibilaldian.

Aurtengo ekitaldiko harrera “ikusgarria” izan dela adierazi du Mario Garcia RACVN-ko komunikazio arduradunak. “Marka guztiak” hautsi dituztela nabarmendu du, oso denbora gutxian bete baitzituzten eskuragarri zeuden dortsal guztiak. “Askoz ere eskaera gehiago egin dira ekitaldian parte hartzeko, eskuragarri zeuden plazak baino”, esan du Garciak.

Lehen parte hartzailea 11:30ean irtengo da Don Boscotik, eta azkena, 12:46ean, leku beretik. Bi modalitateetako gidariek ibilbide bera osatu beharko dute: 119,4 kilometro, araututako hiru tarterekin, Errenteria-Oreretako Don Bosco ikastetxetik Azpeitiko Kiruri jatetxera. Lasterketa bukatuta, parte hartzaileek eta antolatzaileek elkarrekin bazkalduko dute aipatutako jatetxean, eta bertan banatuko dituzte sariak.

Lehia 11:30ean hasiko bada ere, Don Boscoko ateak 09:00etan zabalduko dira, ikastetxeko instalazioen kanpoaldean ikusgai egongo baitira ibilgailu klasikoak. Don Boscora bertaratzen direnek ibilgailu sorta zabalaz gozatuko dute, 11:30ak arte. Bederatzi auto 1970 baino lehen matrikulatutakoak dira; 41, 1970eko hamarkadakoak; 54, 1980ko hamarkadakoak; eta 20, 1990eko hamarkadakoak. Horien artean, klasiko herrikoiak, sport klasikoak edota garaiko gama altuko ibilgailuak ikusi ahal izango dira. Auto zaharrena, esaterako, 1935eko Fiat 1500A bat da.

Zentroen arteko lankidetza

Gaurko aurkezpenean lasterketa irudikatzen duen kartel ofiziala ezagutarazi dute. Aurten ere, eta hamabigarrenez, kartela Donostiako Ceinpro prestakuntza zentroarekin lankidetzan osatu dute. Diseinu Grafikoko ikasleek hainbat proposamen egin dituzte, eta Aimar Dominguezena hautatu dute. Kartel irabazlea eta gainontzekoak larunbatean Don Boscoko instalazioetan ikusgai egongo direla aurreratu du Garciak. Horrez gain, antolatzaileek kartel irabazleen historikoa argitaratu dute beren webgunean.

Kartel erakusketa, baina, ez da Don Boscok jasoko duen bakarra. Kartelekin batera, Renault Sport modeloko ibilgailu esanguratsuenetako batzuk egongo dira ikusgai tailerretan. Horrez gain, photocall bat, sinadura liburua eta Don Boscoko Mugikortasun ikasle eta irakasleek ondutako txosna bat muntatuko dituztela jakinarazi du Garciak.

Solasaldi birtuala

Aurreko urteetan, ekitaldia bukatzeko, hitzaldi bat egiten zen automobilismoaren munduarekin lotutako pertsona batekin, Don Boscoren ekitaldi aretoan. 2022tik, baina, antolatzaileek solasaldi birtual bat ontzen dute, aldez aurretik grabatutako elkarrizketa batean. Aurtengo protagonista Iñigo Iglesias Errenteria-Oreretako pilotu profesional gaztea da, Superbiken Munduko Txapelketan lehiatzen dena. Elkarrizketa, jada, ikusgai dago webgunean.

Omenaldiak

Don Bosco Ibilaldiko antolatzaileek Ander Soliño, Iñaki Gonzalez eta Rafa Esparza omenduko dituzte. Soliño eta Gonzalez Don Boscoko ikasle ohiak izan ziren, eta abenduaren 2tik 3rako goizaldean zendu ziren auto istripuan GI-636 errepidean, Errenteria-Orereta eta Lezo artean. Soliño, gainera, automobilismo zalea zen, eta iaz ibilaldian hartu zuen parte bere Ford Orionarekin, 129 zenbakiarekin. Kartelean krepe beltz bat ezarri dute haien omenez, eta 129 dortsala, irteera ordua eta dagokion plaza erreserbatu dira, gainontzeko parte hartzaileei esleitu gabe. Soliño bere Ford Orionarekin azaltzen da parte hartzaileen zerrendan.

Bestalde, Esparza RACVNko langilea eta Don Boscoko Ibilaldiko eta automobilismoko beste proba batzuetako giza taldeko ohiko kide bat izan zen. Iaz zendu zen, eta hura ere gogoraraziko dute larunbatean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.