Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Egitarau zabala XXXVIII. Lesoinuz gozatzeko

Bueltan da Lesoinu Aste Pedagogiko Musikala. Aurtengo musika zikloak 18 ekitaldi izango ditu, otsailetik maiatzera, musika zaletasuna sustatzeko helburuarekin.

Mikel Arruti eta Xanti Espina.
Mikel Del Val Garcia
Lezo
2024/02/22

Lesoinu Aste Pedagogiko Musikala hogeita hemezortzigarrenez lurreratuko da Lezon, eta gaur aurkeztu dituzte programaren xehetasunak Mikel Arruti alkateak eta Xanti Espina Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendariak. Aurtengo Lesoinuk 18 ekitaldi izango ditu, eta egitarau zabal eta anitza eraiki dutela adierazi du Arrutik, mota askotako emanaldiz osatutakoa. Aste pedagogiko bezala hasi bazen ere, egun luzatu egin da; aurtengo Lesoinu, esaterako, otsailetik maiatzera gauzatuko da, hiru hilabetez. “Urtetik urtera Lesoinuren pisua eta garrantzia handitu da, eta gu oso pozik gaude”, nabarmendu du alkateak.

Lesionuren egitaraua “ilusio eta gogo handiz” egiten dutela azaldu du Espinak, eta eskerrak eman dizkie udalari eta urtez urtez inplikatzen diren pertsonei. Lesoinuren helburua musika zaletasuna sustatzea eta ikasleak motibatuta edukitzea direla zehaztu du Espinak. Lesoinu bezalako egitasmoak musika zaletasuna bultzatzeko eta gertutasuna lortzeko “aproposak” direla iritzi du musika eskolako zuzendariak.

Lehen emanaldia larunbat honetan izango da (hilak 24). Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak piano jaialdi bat antolatu du Gezala auditorioan, 51 piano jotzaileren parte hartzearekin. Jaialdiaren helburua da ikasleak pianoa jotzen gozatzea eta esperientziak eta partiturak partekatzea. Jaialdia hiru txandatan banatu dute: 11 urtera arteko ikasleak 16:00etan hasiko dira; 12 eta 14 urte bitartekoak, 17:00etan; eta 14 eta 18 urte artekoak, 18:00etan. Sarrera doakoa da.

Gainontzeko jarduerak martxoan, apirilean eta maiatzean garatuko dira, eta Arrutik eta Espinak lezoar guztiak animatu dituzte Lesoinun parte hartzera.

Agurrak

Gaurko agerraldia bere azkena izango dela jakinarazi du Xanti Espinak, laster erretiroa hartuko baitu. Berriz ere eskerrak eman dizkie udalari eta zikloa egikaritzea posible egin duten pertsona guztiei. “Ez duzue nire arnasa zuen garondoan sentituko, baina ni gertu egongo naiz”, esan du agurrean. Behar dutenerako lanerako prest jarraituko du Espinak.

Mikel Arrutik ere esker on hitzak helarazi dizkio Espinari: “Gaur egun Lezo musika arloan aberatsa dela esan dezakegu, eta hein handi batean berak egindako lanari esker da. Ezin dugu hitzez eskertu Xantik egindako lana”.

 

Lesoinuren egitaraua

  • Otsailak 24: Euskal Herriko Musika Eskoletako ikasleen piano jaialdia, Gezala auditorioan. Hiru txanda: 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan.
  • Martxoak 15: Lesakako Giltzarri Abesbatzaren kontzertua. 19:30ean, Gurutze Santuaren basilikan.
  • Martxoak 16: Kantujira. 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuta.
  • Martxoak 16: Errenteria-Oreretako Ebanjelari Iztieta Abesbatzaren gospel kontzertua. 18:00etan, Gurutze Santuaren plazan.
  • Martxoak 17: Orioko Danbolin eta Lezoko Tomas Garbizu musika banden kontzertua. 12:30ean, Gurutze Santuaren plazan.
  • Martxoak 17: Errenteria-Oreretako Landarbaso Abesbatzaren kontzertua. 19:00etan, Gurutze Santuaren basilikan.
  • Martxoak 18: Tailer akofonikoa Pau Eliasekin, Gezala auditorioan. Lau txanda: 12:35ean, 13:35ean, 17:00etan eta 18:00etan.
  • Martxoak 18: Pau Eliasen kontzertu akofonikoa. 19:00etan, Gezala auditorioan.
  • Martxoak 19: Tomas Garbizu Musika Eskolaren kontzertua. 10:30ean, Gezala auditorioan.
  • Martxoak 20: Zinema: Sing street filma, Lezoko Zinema Ttikiaren eskutik. 18:00etan, Gezala auditorioan.
  • Martxoak 21: Tomas Garbizu Musika Eskolaren kontzertua. 10:30ean, Gezala auditorioan.
  • Martxoak 22: Ipuin musikala Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleekin. 10:30ean, Gezala auditorioan.
  • Martxoak 23: Barañaingo Canciones de siempre eta Lezoko Sutargi Abesbatzen kontzertua. 13:00etan, Gurutze Santuaren plazan.
  • Apirilak 27: Kamerata Oiasso eta Irene Sagarzazuren orkestra kontzertua. 19:00etan, Gezala auditorioan.
  • Maiatzak 11: Ukelele ikastaroa Marcos Feijooren eskutik. 11:00etan, Musika Eskolan.
  • Maiatzak 11: Kantujira. 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuta.
  • Maiatzak 11: Musika eta dantza emanaldia: Euskal Herriko Gazte Ikasleak, Tomas Garbizuko taldeak, Zubitxo eta Murixka Dantza Taldea. 19:00etan, Gezala auditorioan.
  • Maiatzak 12: Gaztela eta Leongo Musika Eskolen elkarteko banden kontzertua. 12:30ean, Gurutze Santuaren plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.