2024/2/22

Atxilotu bat Lezon Reala-Benfica partida atariko liskarren harira

Beste atxilotu bat ere izan da, Usurbilen. Beste hamahiru lagun ikerketapean daude. Bultzadak gogor salatu ditu atxiloketak.

Herritarrek proposatuko dute aurtengo madalenetako omendua

Gaur aurkeztu duten aukeraketa sistema, iaz onartu zen herriko jaietan omenaldi sariak emateari buruzko ordenantza arautzaileen ondorioa da.

Egitarau zabala XXXVIII. Lesoinuz gozatzeko

Bueltan da Lesoinu Aste Pedagogiko Musikala. Aurtengo musika zikloak 18 ekitaldi izango ditu, otsailetik maiatzera, musika zaletasuna sustatzeko helburuarekin.

oiarpe neguko txapelketa 2005

Oiarpek bere 20. urteurrena ospatuko du martxoaren 23an

Egungo pilotariak, izan direnak, jarraitzaileak eta Oiarperen bueltako komunitatea gonbidatu dute mahaiaren bueltan urteurrena ospatzera.

'Palestina garrasika' erakusketa zabaldu dute

100 irudirekin osatu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak erakusketa hori. Palestinarrek bizi behar dutena erakutsi nahi du dinamikak irudi bidez.

Stock azoka

Stock feria, Laurak Bat elkartearen eskutik

Martxoaren 1 eta 2an egingo dute azoka, Antxoko Kultur Etxean. Sei establezimenduk izango dute postua.

Nerabeek internetekin eta kirol apustuekin duten harremanaz ariko dira Pasaiako gurasoak

Treba Gurasoak programaren barruan, bi hitzaldi interesgarri antolatu dituzte martxorako. Lehena 14an izango da, eta bigarrena 21ean.

ollarriarre aparkalekua

Ollarriarre aparkalekua, txukunduta

Oiartzungo Udalak 19.600 euro inbertitu ditu Gurutzeko bidea hasten den parkingaren egoera hobetzeko. Dagoeneko erabili daiteke.

Salbuespen politikak bertan behera uzteko eskatuko du Azken Ostirala dinamikak

Hileko azken ostirala izango da bihar, eta urtarrilean hasitako bideari jarraituz, Azken Ostirala dinamika egingo dute Sare Herritarrak eta Etxeratek.

Gehiago