'Palestina garrasika' erakusketa zabaldu dute

100 irudirekin osatu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak erakusketa hori. Palestinarrek bizi behar dutena erakutsi nahi du dinamikak irudi bidez.

Palestinaren gaineko erakusketa antolatu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak.

Palestina garrasika zabaldu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak. 100 argazkitatik gora biltzen dituen erakusketak, Palestinarrek egunerokoan bizi behar duten egoera erakutsi nahi dute. Irudiekin batera, bi proiektorek, argazki gehiago erakusten dituzte, zientoka, baita Palestinaren egoera gertuagotik ezagutzeko dokumentalak eman ere.

Xenpelar Etxean zabaldu du herri dinamika horrek erakusketa eta astelehenetik ostiralera bisitatu daiteke 17:00etatik 20:00etara. Martxoaren 2ra arte izango da zabalik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.