Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Azahara Dominguez: "Proiektu berriak nabarmen hobetzen ditu ospitale eremuarekin loturak"

OR07 linea izango denaren ibilbidea kontsultatuta,  Errenteria-Oreretari dagozkion bi geltoki baino ez dira azaltzen: Diputazio Plazakoa da bata, eta Kaputxinoak biribilgunekoa, bestea. Aldundiak dio, akats bat izan dela tartean, eta Beraunen geltokia aurreikusia dagoela.

e02 autobusa Autobus bat Diputazio Plazatik abiatzen.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/02

Gipuzkoako Foru aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako departamenduak, Oarsoaldeko eta Irun eta Hondarribiko Lurraldebus zerbitzuaren proiektu berriak Errenteria-Orereta, eta Beraun auzoaren loturak hobetzen dituela esan du gaur komunikabideetara helarazitako prentsa ohar bidez. Aldatutako Lurraldebusen proiektu horrek zehazki, Beraun auzoaren eta Donostiako Ospitale eremuaren arteko loturak “nabarmen hobetzen” dituela azpimarratu du, eta orain arte konexiorik ez zuten Poliklinika eta Miramongo teknologia parkeraino zabalduko dela zerbitzu hori.

Joan den ostiralean, agerraldia egin zuen Errenteriako Gobernu Taldeak. Hiri barruko autobus zerbitzuaren balorazioa egin zuen agerraldi horretan, baita aldundiak lizitaziora atera duen proiektuaz ere, “kezkaz”. Beraun auzoa eta Donostiako ospitalea lotzen dituen E15 linea bertan behera geldituko zela proiektu horren arabera esan zuen Aizpea Otaegi alkateak, batetik. Bestetik, Errenteria Hondarribia eta Irunekin lotzen dituen E20 eta E26 lineak ere bertan behera geldituko direla.

Horren harira heldu da gaur aldunditik oharra. Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak Otaegiren adierazpenak “gezurtatu” ditu eta erantsi proiektu berriak Errenteria-Oreretatik eta Beraundik ospitaleekin loturak aurreikusten dituela, ” zerbitzua, Poliklinikara eta Miramongo teknologia parkera zabalduko da, lehen hartzen ez ziren bi guneetara. Aldaketa horren ondoren, Beraunek zuzeneko konexioko linea bat izango du Ospitaleekin, OR07, Donostiako saihesbidearen bidez”.

Errenteriako herritarrek ospitaleekin lotzeko beste linea bat izango dutela esan du bestalde diputatuak, OR08, eta horrek egungoen antzeko maiztasuna eta edukiera handiagoa izango duela: “Behin zerbitzua martxan dagoenean aldaketak edo doikuntzak egin behar badira, egingo dira gaur egun egiten diren moduan”.

Dominguez Otaegirekin bilera bat ixten ari dela jakinarazi dute, bestalde, aldunditik bidalitako oharrean, “etorkizunean desinformazioa sortzen duten eta herritarrak nahasarazten dituzten baieztapen publiko okerrak egin ez daitezen”.

Lurraldebusen proiektu berriaren esleipenak sortu dituen kezka eta adierazpen kontrajarrien aurrean, proiektua kontsultatzera jo du HITZAk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko urtarrilaren 11ko zenbakian dago jasota Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuaren proiektu aldatuaren onespena.

Proiektuan jasotako OR07 linearen geltokiak biltzen dituen koadroa. Bertan ez da azaltzen Beraun auzoa.

OR07 linea izango denaren ibilbidea kontsultatuta,  Errenteria-Oreretari dagozkion bi geltoki baina ez dira azaltzen: Diputazio Plazakoa da bata, eta Kaputxinoak biribilgunekoa, bestea. Linearen izenean, Beraun auzoa zehaztuta badago ere, ez dago geltokirik aurreikusita Beraun auzoan linea horretarako  aldizkari ofizialean jasota dagoen proiektuan.

Aldizkari ofizialean proiektua osorik kontsultatzeko, hemen klik egin.

HITZAk aldundiarekin hitz egin du, eta foru erakundetik jakinarazi dute aldizkari ofizialean jasotako agirian akatsa dagoela: “Beraungo goiko biribilgunean—ez dute zehaztu zeinetan— izango du geltokia linea horrek, autobus luzeak hor baino ezin duelako buelta eman”.

Erlazionatutako edukiaAutobus urbanoak inoizko erabilera daturik handienak izan ditu
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.