2024/2/2

Ihoteak
ihoteak 2024

[Irudiekin] Ba heldu dia

Urteko astebururik magikoena hasi berri da Oiartzunen. Intxixu, basandere eta sorginek bere legea ezarri dute jendez lepo zegoen plazan.

e02 autobusa

Azahara Dominguez: "Proiektu berriak nabarmen hobetzen ditu ospitale eremuarekin loturak"

OR07 linea izango denaren ibilbidea kontsultatuta,  Errenteria-Oreretari dagozkion bi geltoki baino ez dira azaltzen: Diputazio Plazakoa da bata, eta Kaputxinoak biribilgunekoa, bestea. Aldundiak dio, akats bat izan dela tartean, eta Beraunen geltokia aurreikusia dagoela.

Illunbeko beteranoak eta San Juanen gizonen bi ontziak, Sestaora

Kaikuk antolatutako jaitsieran parte hartuko dute Pasaiako hiru ontzi horiek. Joan den asteburuan San Pedro Portugaleten izan zen.

«Askatzeko bidea topatzean hasten naiz idazten»

Mikrofonoa —momentu batez— alde batera utzi eta idazluma hartu du Alain Mendizabal Diazek. ‘Jausiz’ poema liburua argitaratu du, eta bere burua biluztu du.

Ihoteak
kataxulo txosna

‘Apastepebupurupu mapagipikopoapa dapatopor’

Egitarauak ez du halako aldaketarik izango, baina izango da bat nabarmena: Kataxuloko txosnako ordutegia luzatuko da.

arditurri auzo elkartea, kaldereroak, debekua, animaliak

Alabergan kanpatuta geldituko dira aurten Kaldereroak

Karroak tiratzen zituzten asto eta zaldiak ateratzeko baimenik ez dute jaso, eta desfilea bertan behera utzita, auzoan muntatuko dute kanpalekua.

Basagaitz Gereño eta Amalur Leon. San Juan-Koxtapeko aulki mugikorreko arraunlariak.

«Lehiaren zurrunbiloan sartu gara berriro, garai batean bezala»

20 urte baino gehiagoko etenalditik indartsu itzuli dira sanjuandarrak. Dena irabazten ari dira 2021etik, bikote indartsua osatu baitute, tandem perfektua.

Xenpelar Bertso Eskolakoak, igandean koplaka

Santa Ageda egunaren bezpera izanik, koplaka aterako dira herriko bertso eskolakoak goizean, 11:00etan hasita.

Datorren astean, Olibet-Ugarritzen eta Kaputxinoetan auzo batzarrak

Olibet-Ugarritzekoa hilaren 5erako deitu dute, eta Kaputxinoetakoa 7rako. Biak ala biak 18:00etan hasiko dira.

miren taberna

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2024-02-02)

Bi futbol talde nagusiek Karla Lekuonan jokatu dituzte partidak. Areto futbolean, Lehen Mailako taldea kanpoan, eta Bigarrenekoa, Elorsoron.

Puntuak biltzea helburu

Kirol taldeen partidak kontsulta daitezke albistean. Talde guztiak puntu bila joango dira asteburuan, sailkapen taulako postuei eutsi, eta ahal denetan gora egiteko.

Inauteriak

Marrazki bizidunez ospatuko ditu inauteriak Piztu Lezok

Gazte taldeak Larunbat Gorrirako (hilak 10) programatu ditu inauterien bueltako jarduerak. Karropoteoa, argazki erraldoia eta aurkezpena, afari herrikoia eta elektrotxaranga bat dira proposamenak.

Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2024-02-02)

23 norgehiagoka dituzte programatuta asteburuan, horietako bi kanporaketak. Madalensoron bost partida jokatuko dituzte gaur arratsaldean.

'Hain Gipuzkoa' aurkeztu dute Pasaian

Foru Aldundiko ordezkariak hurbildu dira Albaola Itsas Kultur Faktoriara, eta bertan aurkeztu dute turismo marka berria.

72 ordutan agortu dira Landarbaso Trailerako dortsalak

Maiatzaren 5ean egingo dute lasterketaren laugarren ekitaldia, Urdaburu Mendizale elkarteak antolatuta.

Piano doinuak Lezoko musika eskolan

Hilaren 5ean, astelehena, Tomas Garbizu Musika Eskolako piano ikasleek emanaldia egingo dute eskolan bertan.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2024-02-02)

Albiste barruan, herriko futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko norgehiagokak.

Gehiago