Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2024-02-02)
23 norgehiagoka dituzte programatuta asteburuan, horietako bi kanporaketak. Madalensoron bost partida jokatuko dituzte gaur arratsaldean.
Oiarpeko pilotariek 23 partidako kartelera dute asteburu honetarako. Horietako bost atzo jokatu zituzten (astelehenean emango ditugu emaitzak).
Gaur arratsaldean jokatuko dituzte Madalensoron partidak. Bost izango dira guztira, 18:30ean hasita.
Norgehiagoken gehiengoa lehenengo faseei dagozkien partidak izango dira, baina pare bat kanporaketa izango dira, final laurdenetakoak biak ala biak. Horrela, igandean, Olaiz eta Leonetek Lesakako Arkupe Txapelketako partida jokatuko dute, Lapkeko Kerejeta eta Ormaetxearen kontra. Gazteen mailako partida izango da.
Datorren asteartean, berriz, Oihan Etxeberriak Andoni Sarasibar iruindarraren kontra neurtuko ditu indarrak, Soraluzeko 4 1/2ko Txapelketan, Etorkizuneko Pilotarien kategorian.
Beste bi aurrekanporaketa ere jokatuko dituzte, Baztango Udaberri Txapelketari dagozkionak.
Kartelera osoa ikus daiteke hemen klik eginda.