Xenpelar Bertso Eskolakoak, igandean koplaka
Santa Ageda egunaren bezpera izanik, koplaka aterako dira herriko bertso eskolakoak goizean, 11:00etan hasita.

Santa Ageda bezpera izanik, igandean koplaka ibiliko dira kalez kale Xenpelar Bertso Eskolako kideak. Etziko 11:00etan aterako dira Arkaitza tabernatik Erdiguneko tokirik esanguratsuenetan geldialdia egiteko.
Deialdi irekia da. Bertso eskolako kideez gain, edonork bat egin dezake koplalari makildunen taldearekin. Baserritarrez jantzita joateko eskea egin dute.