72 ordutan agortu dira Landarbaso Trailerako dortsalak
Maiatzaren 5ean egingo dute lasterketaren laugarren ekitaldia, Urdaburu Mendizale elkarteak antolatuta.
Agortu dira. Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatzen duen Landarbaso Trail mendi lasterketarako 250 dortsalak 72 ordutan bukatu dira. Lasterketarako gogoz dago jendea, eta Landarbaso Trailek horretarako aukera eskaintzen du, aparteko parajeetan, gainera.
Berandu heldu direnentzat itxaropen izpi bat, bederen: antolatzaileek itxaron zerrenda zabaldu dut, eta bertan izena eman dezakete, dortsalik libratuz gero parte hartzeko.
Maiatzaren 5ean egingo dute lasterketa, igandearekin, eta ibilbidea, 18 kilometrokoa da.
