Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Basagaitz Gereño eta Amalur Leon. San Juan-Koxtapeko aulki mugikorreko arraunlariak.

«Lehiaren zurrunbiloan sartu gara berriro, garai batean bezala»

20 urte baino gehiagoko etenalditik indartsu itzuli dira sanjuandarrak. Dena irabazten ari dira 2021etik, bikote indartsua osatu baitute, tandem perfektua.

I. Saiz.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/02/02

2021ean arraunera itzuli zineten, tostai mugikorrera. Zer dela eta itzulera?

AMALUR LEON: 1992-1993an hasi ginen infantiletan biok, eta gero 20 urte pasatxoko etenaldia izan genuen. Pandemian itzuli ginen, 2020ko udara horretan. Uretara ateratzen hasi ginen, kirola egitearren batez ere, eta ez emaitzak lortzeko helburuarekin.

BASAGAITZ GEREÑO: Zerbait egiteko gogoz ginen, nostalgia hori genuen, eta arrauna gure pasioa izanik, ez genuen zalantzarik izan. Gorputza berriro mugitzeko gogoz ginen. Amalurrek kirola egiten jarraitu du, baina nik egia da urte askotan utzita izan dudala. Beti diot Amalur nire erbia dela, haren atzetik noa [barre egin du]. Seme-alabak etxean utzi eta 07:30ean entrenatzen hasi ginen. Oso goiz joaten ginen, bestelako zereginekin uztartu ahal izateko.

Nolakoa izan da itzulera, uste baino gogorragoa?

LEON: Egia da hasieran oreka falta hori sumatu genuela. Bizikletan berriz igotzea bezalakoa da, baina ez daukazu segurtasun hori.

GEREÑO: Ahaztu, ez da ahazten. Gorputzak memoria hori izan arren, lana egin behar da berreskuratzeko. Itzulera gogorra izan zen, lehenengo urtea bereziki.

Biribila izaten ari da: adibidez, Espainiako txapeldun iaz, eta aulki mugikorreko beteranoen bikoan Euskadiko eta Gipuzkoako onenak aurten. Espero zenuten?

LEON: Ezta gutxiago ere. Ongi pasatzearren hasi ginen, eta klubeko bi lagunek animatu gintuzten lehiaketetan parte hartzera. Animatu ginen eta berriro lehiaren zurrunbilo horretan sartu gara, garai bateko martxa hartu dugu berriro. Aurten serioago ari gara entrenatzen, ahal dugun heinean.

GEREÑO: Uretara asko ateratzen hasi ginen, baina ez genuen lurrean ia entrenamendurik egiten. Ez genuen ikusten lehiatzea gure erronka izango zenik. Lehenengo estropada egin eta gero gogorarazi genuen zeinen gogorra eta exijentea den kirol hau, hortaz, entrenatzen hasi ginen eta pixkanaka goraka joan gara. Hasieran erronka zen estropadetatik bizirik ateratzea [barrez]. Etxean abisatu gintuzten: «Ikusiko duzue jasotzen hasten zaretenean!». Eta jaso genuen noski, baina gozatzen era berean. Espainiako txapelketara joan ginen lehen aldian hirugarren egin genuen, oso gutxi entrenatuta. Grina hori handitzen joan da ordutik. Oso ongi aritzen gara elkarrekin. Gakoa infantiletatik batera gaudela da. Asko egin dugu arraunean elkarrekin, bloke ona osatzen dugu.

Batelerak itzultzear dira. Haiekin aritzeko aukerarik ikusten duzue?

GEREÑO: Beharra badute hor egongo gara. Proiektu polita da, luzera begiratzen duena. Baina taldea oso gaztea da oraindik. Laguntzeko prest gaude. Beharra dutenean haiekin entrenatzera ateratzen ari gara, hutsuneak betetzeko.

LEON: Exijentzia maila altuagoa da traineruarena, ezberdina da han arraun egitea. Distantziak ezberdinak dira. Ez da gu gauden Beterano Maila, Senior Maila baizik. Baina laguntzeko prest gaude, hori ziur.

GEREÑO: Herri erdia daukagu galdezka. Proiektua atera zenean asko galdetu ziguten herrikideek. Beharren arabera gure aletxoa jarriko dugu. Ikusiko da.

Noiz arte jarraituko duzue arraunean?

GEREÑO: Gorputzak eusten dionera arte jarraituko dugu arraunean. Ahal dugun heinean hemen jarraituko dugu, egunerokotasunak uzten digun bitartean behintzat bai. Orain Espainiako Txapelketa prestatzen ari gara, hori dugu hurrengo erronka.

Txiki-txikitatik lotura estua izan duzue arraunarekin. Zer eman dizue kirolak eta klubak urte guzti hauetan?

LEON: Konstantzia bat eramaten lagundu digu, konstantzia horri esker etekinak ateratzen direla, dominetatik harago gainera. Taldeak garrantzia handia duela ikasi dugu, batek zaintzen ez duena beste batek zaindu behar duelako. Sufritzen ikasi dugu, kirol sufritua baita arrauna. Eta gero gauza horiek guztiak egunerokotasunean islatzen dira.

GEREÑO: Niretzat familia bat da Koxtape, horrela ikusi dut hemen hasi nintzen lehen egunetik. Jende askok jarraitzen du klubari lotuta. Begira [Koxtaperen instalazioak seinalatu ditu], garai baten gure entrenatzaile izan zenak hor jarraitzen du, tailerrean lanean. Bizitza oso baten ondoren jarraitzen dute, horregatik da handia kluba. Bihotza arros-arrosa dugu. Ez dugu beste kolore bateko kamisetarik jantzi sekula. Liga ezberdinak sartu zirenean senideek izan zituzten kanpora joateko eskaintzak, beste klubetatik deiak jaso zituzten, eta ez dira sekula joan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.